miércoles, 18 de agosto de 2010

Hemen nago berriro

Plano moduko zerbait egin dut, erregistroan erakusteko. Izan ere, legalizatzeko dokumentazioa erakutsi behar da, eta maketa besterik ez daukat...

 14. zuakerra aukeratu dut perfila ateratzeko, mastek han izango baitute euskarria

1: 8 eskalan egin dut, maketa berarena. Laguntzeko erregla berezia egin dut, neurri horretan.

Belaren tamaina ez dut oraingoz finkatu, modu desbesdinetan jarriko ditut eta ikusiko dut zer gertatzen den...
Masten angelua ere ez. 



 angelu hau ongi iruditzen zait, eta obenke moduko tirantea jarri dut, masta sendotzeko

Bestalde, egun hauetan marrazki batzuk egin ditut, zalantzak argitu nahian..
 Ideia hau oso ona da, barruko zuakerrak babesteko... Ez xaflak, ez tutuak, horrela askoz errezagoa izango da!
 


 erreferentzia egiteko panpin-modeloa, eskala berean


 
 Atzo holako belauntzia pasa zen Donostiaren parean, dotore-dotore

No hay comentarios:

Publicar un comentario