viernes, 9 de abril de 2010

lehenengo kaskoaren barrukoa bukatu dut



Poliki eta tarteka geruza osoa jarri diot barrutik lehenengo kaskoari. Azkenean bukatu dut fase hau!  "a" moduan jarri ditut zatiak, baina uste dut bigarren kaskorako "b" modua erabiliko dudala, azkarrago izango da-eta.

Ondoren, pauso esanguratsuak eman ditut:

  • zuakerren artekoak flexiplast-tutuz betetzeko froga bat egin dut. Horrela betetzea eta beste geruza batez bukatzea egokia iruditzen zait: ez du pisu handirik hartuko (100m-k 2'5kg),  bihurduraren kontra lagunduko du eta zuakerrak babestuko ditu mastak-eta sartzean. Kontran, --"trade-off"-ean, auzo batek esaten duen moduan--, lana izango da (400 bat metro zatitu eta mugitu beharko baitut...) eta prezioa, 100 metrok 25€ balio dute.
 
  • gila-gakoak sendotu ditut, batez ere 13, 14 eta 15garrena, masta bermatuko baita haien gainean.
  • luzerako hagatxoa moztu dut, zuaker-tarteak erabat zabal izateko. Milimetro pare bat mugitu da beherutz, malgutasunez, baina ez da ezer berezirik gertatu. Barrura iristeko dexente irabazi dut.
 
...ez du forma galdu...

  • Pasadoreak askatu ditut (errez atera dira) eta sendotu ditut.



            Hemendik aurrera hauxe egin behar dut:
    • haga nagusien kaskoko zuloak bete eta goikaldeak indartu
    • amoladoraz kael-ertza txukundu eta zuntza lerro bat jarri kael osoan
    • zuaker-tarteak tutuz bete (?)
    • masten euskarriak hasi prestatzen (agian ataza hau bigarren kaskoa egin ondorenerako utziko dut...)

    •  branka aldean mastek, sendotasunez, egurrezko makilak izan beharko lutekelakoan eusteko gunea pentsatu, eta, behar bada, prestatu beharko nuke:

 
 ...ikusiko dugu...

No hay comentarios:

Publicar un comentario