Bigarren kaskoan arazo larri xamarra azaldu zait, azpiko plastikoa bigundu egiten baita, eta xafla ondoratu, okertu egiten delako. Beheko plastikoak ez dio eusten zuntzari... Plastikoak ez, baina zinta prezintoak bai, hura ez da deformatzen...
hiru zati jarrita genituenean, atzera egin b ehar izan dugu ... eta dena birplanteatu, kaskoa zintaz estali eta zuntza eman, baina oporretara noa, bukatu baita uztaileko denbora (izan ere, garai honetarako nik espero nuen fase hau osoa bukatuta izatea...)
Besteak beste, lijadora oso ongi dabil, gehiegi, behar bada
Bueltan jarraituko dut, eta agian lehenengo kaskoa ere berregingo dut, materiala galdutzat emanda.
martes, 28 de julio de 2009
lunes, 27 de julio de 2009
Hasi naiz
Popak konpondu...
martes, 21 de julio de 2009
Materialak erosi ditut
Honez gero iritsi zait materiala, Pontevedrako Resinas Castro-n erosia. Oso ondo azaldu didate telefonoz behin eta berriro materialen propietateak, egokienak zeintzuk diren, prozesua nola egin... oso jende ona iruditu zait.
Garraioa ere sartuta ia 1000 euro erabili dut 105 kg materiala erosteko (nere pisu-mugaren gainetik, espero dut dena ez erabiltzea)
Kontutan izanda kasko bakoitzak 6'8 m2 duela, 15m2 neurrien araberan egin ditut kalkuluak materiala erosteko:
manta 200g/m2koa...............................50m2
ehuna+manta 500+450g/m2..............20m2
poliesterrezko erretxina 489, 60 kg (katalizadorearekin, %1 edo %1,2 eguraldia hotzez)
prime coat................................................15 kg (%10eko azetonan disolbatua)+ %1 katalizadorea
kolore txuriko tintea.................................1 kg
top coat.......................................................5 kg
maskarila, iragazkia...................................1
aire-burbuilak ateratzeko errodiloa........1
Poliuretanozko pintura ahaztu zait, ez dut erosi. Hemen inguruan hartu beharko dut, eta azetona gehiago...
Hau da jartzeko ordena:
Kanpotik (zuhakerren gainetik, plastikoa jarrita)
Barrutik (plastikoa kenduta)
Frogak egiten hasiko naiz, materiala ezagutzeko. Zilindroak egingo ditut, 8 ale, eta 75 mmtako hodia erabiliko dut molderako.

- geruza bat beira-zuntzazko manta 200g/m2koa eta erretxina (crystic 489 pabtlv, ikus >> http://www.resinascastro.com/web/catalogo_ficha.asp?var1=&var2=3&var3=174&var4=169)
- geruza bat ehuna+manta 500+450 g/m2
- geruza bat manta 200ekoa
- prime coat, 1kg m2 bakoitzeko, ondo lijatzeko
- poliuretanozko pintura
Barrutik (plastikoa kenduta)
- manta 200+kolore txutiko tinte konzentratua erretsinan nahastuta
- top coat
-----------------------x--------------------------
Frogak egiten hasiko naiz, materiala ezagutzeko. Zilindroak egingo ditut, 8 ale, eta 75 mmtako hodia erabiliko dut molderako.
martes, 7 de julio de 2009
04) poliesterra eta zuntza
Aspaldian orri hau berritu gabe, azkeneko argazkiak jarriko ditut, hasi baitut dagoenekoz kaskoak forratzeko preparazioa.Pasa ditut sokak kostilaz kostila, plastikoa eusteko moduan.
Sukaldeko film gardena erabilu dut, oso merkea delako (100 m, 1'5 €) eta buelta asko emateko aukera ematen didalako.
Azkenean zinta adhesibo gardena jarri dut, luzeran, eta ongi gelditu da. Azala ez da geratu erabat zurruna, baina lehenengo xaflak eusteko modukoa da.
Bigarren kaskoan gauza bera egin dut baina sokak pasa gabe, zuakerrek plastikoa ondo eusten dutelako, eta alperrikako lana iruditu zaidalako.
Orain materiala erosi behar dut eta geruza jartzen hasiko naiz , baina hagen zilindroak egin behar ditut lehenengo.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)