sábado, 28 de marzo de 2009

03-a+b) poliesterra IV eta hagak III

b) Poliesterra: Erretxinazko eta zuntzazko bigarren geruza eman diot eta ez zait ondo geratu, anpuluak atera baitira. Ahaleginak egingo ditut hurrengoak errodiloz egiten, ea horrela gehiago zapaltzen diren, baina uste dut lija dezente erabili beharko dudala.

Gainera, azpikaldetik bigundu omen da eta zeozer hondoratu da!!


---x---

Pisuan egiturak 9,5 kg eman ditu, beraz kasko bakoitzak 5en inguruan. Poliesterrak eta zuntzak beste 21 kg jarriko dizkiote. Ea errefortzuak eta guzti 35kg-tan gelditzen den!





---x---

a) Hagen errefortzuak erabaki ditut (ideia zaharraren hildotik) eta hasi naiz egiten:








---x---

Mastak, berriz, oraintxe hasi naiz planoan kokatzen, eta horrek kaskoen arteko distantzia erabakitzeko beharean jarri nau. 1,60 cm-tara jartzea (kilen artekoa, hain zuzen) polita iruditu zait eta angelua egokia ere bai.



No hay comentarios:

Publicar un comentario