jueves, 24 de diciembre de 2009

Nahi gabeko geldiunea

Ia hilabetea pasa da lanari ekin gabe, baina azken egun hauetan berriro hasi naiz.  Bitartean errefortzuen sistema erabaki dut eta hagak eusteko modua ere bai. Hasieran pentsatuta nuen ildotik jo dut, azkenean. Izan ere zalantzatan ibili naiz, duda-mudan, eta beldur horrek ere dexente moteldu nau. Aurrera egin behar dut lasaiago, sueltoago, ausartago... bestela ezin izango dut pausorik eman... eta orain arte egindako lana hondatzen bada... bejondiola, berriro egingo dut. Gauzak asmatzeko ajolagabekeri puntu bat behar dela iruditzen zait, beldurrak edo beharrak ez du bat ere laguntzen, aldrebes baizik.

Hau da muturrean dagoen zuloaren ingurua, indartuta eta bolumena emanda. Poliestirenozko aparrez beteko dut brankato zati hori, gogortzeko, goitik ezin izango baitut erretxina eta zuntza sartu. Froga egin dut eta erretxinak ez du aparra jaten, ongi itsatzen da.



Bestalde, hagen euskarriak sendotzen aritu naiz, geruzak eta geruzak jartzen... Horrekin batera nerbioen moduan plastikozko tutu erdiak jarri ditut, loturetan. Goiko egurrak lan bikaina egin du, alboak eusten, eta ez dira mugitu barruruntz, lehenengoan gertatu zen moduan. Manun ideia oso ona izan da!!

... eta errefortzu horizontalak jarri ditut, angeluak indartzeko....



 
 

Bestaldetik, hagen loturak prestatu ditut, A4 altzairuazko 10 mmtako hagatxo harizkatuaz eta begidun torlojuz edo kankamoz. Froga bat egin dut eta....













...gaizki atera zait, erretxinak hagatxoa buzti duelako eta gogortu delako, eta kentzean azkoinak ezin izan dio eutsi bere lekuari eta askatu da... bueltak ematen zituen moldearen barruan...
Azkoin-tximeleta erabiliko dut, sendoago gelditzeko.


Baina azkoinak, indarrez, itsatsitako erretxina eramaten du, jaten du... Ikusiko dugu.


Orain beste egituraren euskarriak prestatu behar ditut, eta ..... kaskoetan sartzeko gertu egongo naiz!! Uztailan itsasoratu beharko nuke...







martes, 17 de noviembre de 2009

Nerbioak eta zurdak-3 eta... arazo bat

Beste banaketa bat pentsatu dut. Egokiagoa iruditzen zait:



Baina arazo bat azaldu zait: erretsinak kontrakzio handia du lehortzean, %10a, esaten zidan Castro jaunak, eta tira egiten dio egurrari gogortzen ari den bitartean, eta erakarri egiten du. Horretaz kaskoaren perfilean konturatu naiz, ustekabean, eta ulertu dut hark esaten zidana. Ezin izango dut denetan nerbiak jarri saihetsak apurtuko baititu. Beste bide bat bilatu behar dut.



  • Tope bat tartean jartzea proposatu zidan Manuk, eta ideia ona da, eutsiko diolakoan.

  • Auzo batek eman dit modu diferentea fase hau egiteko, zeharo desberdina, bigarren kaskoarekin: 
    • barrukiak kanpoan sendotu beharrean, lehenengo hezurdura sartu azalaren barruan, ahalik eta garbien, hau da, haga-gunerik gabe eta listoi luzea ere kenduta.
    • Hezurdura azalarekin bat egin goitik landuta, trabarik gabe, ondo eta gustora. 
    • Ondoren, hobeto jarriko ditudala hagaguneak eta nahi ditudan errefortzu guziak.
Pentsatzekoa da. Baina, edozein modutan, lehenengo kaskoaren bigarren eta hirugarren hagaguneak orain eta neraman moduan egin behar ditut, dagoenekoz itsasten hasiak dira-eta. Lio ederra.

domingo, 8 de noviembre de 2009

Nerbioak eta zurdak-2


Nerbioak jartzen hasi naiz, barruko indarrak banatzeko. Ez daukat argi horrela izan behar denik, baina probak egingo ditut, intuizio mailan, behintzat. Dakien baten laguntza beharko nuke, estimazioa egokia den edo ez den kontrastatzeko.



Bridak oso egokiak ari dira gertatzen


Zubi-hagek palanka handia egingo dute. Indar horiek hezurdura osora eraman beharko lirateke, sakabanaturik, bertan ezin baitzaie eutsi.









Modu hau da bururatu zaidan banaketarik osoena, hurrengo fasean azalaren itsasketa gehiegi oztopatu gabe, behintzat. Ondo horrela?


sábado, 7 de noviembre de 2009

Nerbioak eta zurdak

Barruko egitura sendotzeko eskema hori pentsatu dut. Izan ere, denak batera egiten baditut azkar xamar egingo ditut, bestela oso lan mantsoa da eta.



Hau da errefortzuak egiteko ideia, Ergobiako Biplastekoek emanda, duela 20 bat urte haien tailerrean Patrice piraguagileak erabiltzen zuen modua. Ona da, erreza eta sendoa. Mila esker.




Oniltxo bat egin nahi nuen eta molde bat hartuta egin egin dut, baina gero eskubikoa aurkitu dut txino-denda batean, 0'85 €tan!

 

domingo, 1 de noviembre de 2009

Lehenengo saioa hagaguneetan

Errefortzuak jartzen hasi naiz,  nola moldatzen naizen probatzen. Matxardaz helduta errez gelditzen da zuntza fina, eta brotxaz bultzatuta ongi sartzen da zirrikituetan.


Sendo nahikoa izango ote da? Norbaiti galdetu? Gogortzean ikusiko dut.






sábado, 31 de octubre de 2009

Zubi-hagen guneak

Kasko baten zilindroak prestatu eta neurrian moztu ditut. Ideia da zm batzuk kaskotik kanpo gelditzea, jartzeko unean erretxinaz ongi itxi ahal izateko.


Bi fasetan egin ditut zilindroak eta ikusten denez ez dut ongi itsatsi kapa bat hurrengoarekin. Zenbait lekutan tarteak gelditu dira (argazkian 11etan, adibideaz...). Hala ere aurrera noa, ez ditut berriz egingo.


Bide batez errefortzuen moduak aztertu ditut eta egokiena, sinpleena, aulkeratu dut.








Barrukia atera baino lehen, zuloak margotuta utzi ditut



 



 --------------x--------------

 Honez gero mahai gainean dago hezurdura, hagen guneak sendotzeko moduan. Gogortu ondoren berriro sartuko dut azalaren barruan eta barrutik emango diot erretxina+zuntza
 







Honela, gutxi gora behera, sendotuko ditut guneak. Ikusiko dugu nola ateratzen den...

------------x------------


Bestaldetik hagak eusteko pasadoreen modua aldatzeko ideia bat bururatu zait, azkoz errezagoa, eta haruntz joango naiz: ez ditut egiturak barruan finkatuko, baizik eta pasadoreak kaskotik kanpoan jarriko ditudala uste dut. Irudi bat behar da, uste dut, zeozer ulertzearren...

jueves, 22 de octubre de 2009

Desmoldeatu ditugu

Bi kaskoak atera ditugu, Carlosek eta biok. Aurrekoan ni bakarrik ez nintzen gai izan. Ondo atera dira oraingoan lau eskuz. Argizaiari ere esker ongi askatu dira geruzatik.






Ondoren, aluminiozko geruza kendu diegu. Oso material berezia suertatu da, manta termikoaren inguruan, baina zeloz estalia. Bitxia. Gorde egin dugu erabilpena noizbait sortuko zaiolako, agian.






 Eginda. Aurrera goaz.

Orain barruko lana hasiko da, mekanikoagoa baina errezagoa, ondo ateraz gero. Aurreko fasea zaila izan da, molderik gabe geruza egitea ez baita xamurra, eta behin edo dena pikutara joateko susmoa azaldu dalako, baina pasa da, eta ongi, nere ustez..

domingo, 18 de octubre de 2009

Izenak eta moduak

Kaskoak egin ondoren lan desberdina zabaltzen zait orain, barrukoak egin behar ditut. Askotan jardun naiz pentsatzen nola egingo ditudan hurrengo faseak. Saiatuko naiz hemen ideiak zehazten.
Baina  gauzak argi azaltzeko hiztegia finkatu behar da, piezak izendatu, alegia. Ondoko izen hauek proposatzen ditut:

Bigarren kaskoa ere egina


Gaur goizean, lau ordutan, azala jarri diot bigarren kaskoari.Ongi gelditu da, oso. Edo hori iruditzen zait niri, behintzat. Aurreko egunetan, materiala jaso ondoren, zati guztiak prestatuak utzi nituen


Brankako kurba egiteko zati egokia prestatu dut:














Brankako irudiak berez sortu dira. Bukaeran aztertuko ditut berriro.


Azkenean bukatuta!


-----------x------------

Probatxo bat egin dut 200 gr/m2-ko materiala ezagutzeko. Bi edo hiru mintzetako xaflen lodiera eta gogortasuna ezagutu nahi nuen, eta aurkitu ere, beste zerbait aurkitu dut: ondo buztita dagoenean bi aldeetatik tirata, berez ematen du, haritu txiklea balitz bezala, mehetuz eta ia ia mintza fina izan arte. Horrek aukera politak emango dizkit gerorako.