Ideia onak proposatzen dituzte Carlosek eta Eduk!
Lotura honek alboko mogimentuak onartuko lituzke
Edun ideia honek errodamentu axiala darama erdian. Oso airosoa da!
Ni egurrezkoa egiten ari naiz, 1:1 eskalan, Ea zer ateratzen den..
Prototipo txiki bat egin dugu itxura ikusteko, amortiguadoreak eta gidatzeko modua erabakitzeko.
Gurpilak txasisari ondo eusteko hiruki bat behar du, eta bertan malgukia. Adibidez:
Hau da oinarrizko forma (https://dautomotrizuft.weebly.com/suspensioacuten.html)
Amortiguazioa eta direkzioaren adibidea:
Buelta batzuk emanda hauxe erabaki dugu: bi V jarriko ditugu erpinetatik lotuta egitura egiteko, errazena dirudi. Aurreko gurpilak motordunak izango dira eta atzekoak libre. Atzeraka egiteko zailtasunak ere ikusiko ditugu .. Egurrezko prototipoa egin behar dugu.
Aulkia atzeko partean joango da, eta hanka aldea airean.
V-en tamainak eta zenbat biratuko duen ere aztertu behar dugu, prototipo batean
Hau izan daiteke errepresentazioa 1:1 eskalan. Tutuak ez dira borobilak izango eta ezin izango dira kurbatu..
Plataforma mugikor hau eskaini digute, aurreko proiektu baten muntaia! Bi motorrak, kontoladoreak eta arduinoa dauzka. Ederki!
Gaur ezker-eskubi indarra mugatu diogu, arduinoaren programan, eta errazago ematen ditu kurbak. Hala ere ez da egonkorra, batzuetan badabil bestetan ez.., eta ez dago garbi non dagoen arazoa. Kontroladore berriak eskatuko ditugu, lehen genituen tankerakoak. Hobeak omen ziren eta frenoa zeukaten, eta oraingoek ez.. 10-15 € balio dute. Bestalde kableak eta loturak egonkortu behar ditugu, zalantzak ez izateko... Txasisarekin hasi behar dugu.