domingo, 22 de septiembre de 2019

Eolikataren azken froga?

Atzoko frogan ez zen arazorik izan, dena ongi ibili zen: polea eta engranajeak, errotaren euskarria, serboak eta lemak, haize ederra..., baina ez zen ibili, ezin izan genuen barlobentorik hartu, behin ere ez.. Errotak egiten duen "bela lana" handiagoa da helizeak egiten duena baino, eta trabesetik ere ezin du ibili..
Beste ideia sortzen zait: euskarririk ez duenez -ura ez baita sendoa- errotak ez du non heldu, eta ez du bueltarik ematen, lasai lasai doa deriban... Oso desberdina da errota eta helizea  nola mugitzen diren eolikata lotuta dagoenean edo askatuta dabilenean. Honako hauetan indarge ematen du, bira kopurua txikiagoa da eta ahulagoa... Hor egon daiteke gakoa.. Aztertuko dugu, jende adituari galdetuko diogu...

Ideiak ematen badiguzue, poz pozik hartuko ditugu!




En la prueba de ayer todo funcionó bien: los engranajes y poleas, el andamio del rotor, los servos, los timones y la radio, el viento estupendo.., pero no anda bien, no gana barlovento...  El "efecto vela" que hace el propio rotor es mayor que la fuerza que entrega la hélice, así no se puede..., no anda ni de través..
Otra causa difusa es posible: dado que el rotor no tiene apoyo -el agua es blanda- no da vueltas, se deja llevar a la deriva. Es muy diferente cómo gira cuando está amarrado o está suelto. En estos casos parece sin fuerza, da menos vueltas y más lentas. Tenemos que  estudiar esto, preguntaremos a gente que sepa...
Si nos dais ideas las recibiremos encantados...!
 
track:

viernes, 20 de septiembre de 2019

2019-09-21eko froga

Bihar gelditu gara goizean Hirikilabs-eko taldea beste froga egiteko. Honez gero serboak eta irratia txukun daude eta egunak haizetsua dirudi. Ea zer gertatzen den..
 
 
 







lunes, 15 de julio de 2019

2019 07 14 eolikata txingudin froga

Atzoko saioan ere ez genuen zorterik izan.. Uste baino haize gutxiago egin zuen eta gainera radioa hondatu zitzaigun berehala...

Zeozer ibili nahi du, baina ez du garbi egiten.. Ezin dugu esan bai ala ez dabilenik.. Froga on bat behar dugu!

sábado, 20 de abril de 2019

kotxe modularra

  

Ideia bat kotxe elektrikoaren inguruan: atzealdeko atea kentzeko modukoa izanez gero modulu gehiago txertatu ahal izango litzateke, edozein motatako blokeak, pertsonak eramateko, merkantziak, autoa bera atzerantz jarrita...


 

jueves, 7 de febrero de 2019

2019-02-01eko froga

Ostiralean Carlosek eta biok beste froga bat egin genuen Txingudin. Haize ona emana zegoen eta aukera baliatu genuen. Lemaren serboarekin arazoak izan genituen hasi eta berehala, eta ibilkeraz ezin dugu ezer garbirik ondorioztatu. Ematen du haize biziaren kontra ozta ozta mantentzen dela, edota atzeraka egiten duela, deriban, haize gutxi egiten duenean. Bi momentutan ibili da trabesean, metro batzuk (gpsan behe eskubira egiten duten marra txikiak...), eta kitto. Serboarena konponduko dugu eta polea txikiagoren bat egingo dugu, helizearen erreboluzioak handitzeko, ea eraginik duen...

jueves, 24 de enero de 2019

Errodamendua hasi da biran


Honez gero lehenengo ariketa egin dugu eta ongi xamar doa! Hasieran 20ºtan jarri ditugu imanen ilarak, baina berehala ikusi dugu elkarren arteko guneak oso handiak direla eta tarte horietan blokeatzen direla. 10ºtan jarri ditugu, beraz 36 iman, eta lerro horizontal bat kenduta, interferentziarik ez egiteko... Horrela ondo doa lerro bertikalean. Oreka horizontala lortzeko lerro osoa gorago eramango dugu, elkarren arteko eraginik ez izateko..





martes, 1 de enero de 2019

Klima aldaketari buruzko dokumentuak


Acciona >> me importa el cambio climatico. 20' 27''