martes, 19 de diciembre de 2017

Frogarako prest

Azken tokeak ari gara ematen eta eguraldiari begira, datorren astean haize onak aurreikusten dira. Asteartean, 26an, ahaleginak egingo ditugu itsasoratzeko.

 Engranajeen kutxa baselinaz itxi dugu...


 ... eta zuloak metakrilatoz itxi ditugu. Kloroformoz itsasten omen da material hori!


jueves, 14 de diciembre de 2017

Lemak eta servomotorea

Gaur lemak, servoa eta urrutiko agintea finkatu ditugu. Ea prest dago itsasora eramateko. Egun haizetsua behar dugu!
Datorren larunbatean, abenduak 16, "Eginzaleak" azoka izango da Tabakaleran eta bertan erakutsiko dugu Eolikata.



jueves, 7 de diciembre de 2017

Montaketa berria

Errota eusteko piezak ere Carlosek egin ditu 3D inpresoran. Ederki ari da geratzen!









miércoles, 29 de noviembre de 2017

Pasaiako 12x12 talde-erakusketa

Lantxo hauek aurkeztu ditut, "arrainekin hitz egiten dakien jendea" izenarekin. 12cmkoak dira, eta kafeaz tindatuta dago papera. Laster zabalduko da eta ikusiko ditugu besteen lanak.



viernes, 24 de noviembre de 2017

Manga zabala

Zabalagoa montatu dugu. Orain masta eusteko tramankulua eta lemak falta dira. bi edo hiru saio barri frogatzeko gertu egongo gar. Bi servo-motore jarriko ditugu, lema bakoitzak berea. Eta pita luze eta sendoa, bada ez bada ere...




viernes, 17 de noviembre de 2017

Eolikata Tabakaleran

Tabakalerako Hirikilabs-ek irailan ireki zuen proiektu deialdian aurkeztu nuen katamaran txikiarena garatzeko laguntza eskatuz (eolikata), eta onartu zidaten! Horrez geroztik ari naiz lanean han, beste hainbat proiektuen garatzaileekin.


 Oso leku irekia da, proiektu guztiak batera garatzeko moduan, eta elkarren arteko hartu-eman handia sortzen da.
Hasieratik laguntza handia eman didate, batez ere 3D inpresoretan piezak egiteko. Transmisioa erabat aldatu dugu, kable malgua alboan utzita engranajeak erabiltzeko abantailak erakutsi dizkidate (ez da aldiro erdoiltzen eta froga gehiago egin ahal izango dugu...). Carlos izeneko gizonak prestatu du sistema osoa: engranajeak eta babesa, helizea, soportea eta polea. Nola eskertu?

    c








Bestalde, ez iraultzeko alboko flotadoreak gehitzearen ordez, manga zabaltzea egokiagoa dela iruditu zaigu eta horretara joko dugu. Datozen saiotan berriro montatuko dugu zabalago, ea nola gelditzen den. Manga gehiago izanda, eslora eskasa geldituko ote den, eta behar bada popa alderuntz irauliko ote den haize handiarekin... Ikusiko dugu... Izan ere, popa aldean flotadore extra jartzeko beti izango dugu aukera..



Oso berezia egin zait elkarren arteko harremana. Beti dago norbait laguntzeko prest, galderei erantzuteko, ideiak partekatzeko...


jueves, 7 de septiembre de 2017

Eolikata

Ideia baten atzetik nabil, hipotesi moduan frogatu nahian, ea haize errota batek mugitu dezakeen itsasontzi bat. Errotaren bira zuzen emanda helizeari ea zer gertatzen den...   >>Bideoa euskaraz 3,5 min
    Ekarpen guztiak ongi etorriak dira!

Estoy tras una idea, tratando de probar la hipótesis de si un molino de viento puede mover un barco. A ver qué sucede aplicando la rotación del rotor directamente a la hélice.  >>Bideo en castellano 3,5 min
    Todas las aportaciones son bien venidas!

 
    


 
Lagun batek, Antxon Sanchez Parandiet, prototipo bat egin dit laserez moztutako xaflatan. Zoragarria!

Un amigo me ha hecho un prototipo cortado por láser en lámina de DM. Una maravilla!



Urrezko kiribilaren bila nabil hegalentzako...











Hobetzeko, aurreratzeko:
  • alboko flotadoreak
  • helizea
  • urrutiko agintea, lementzat


A mejorar y avanzar: 
  • flotadores auxiliares, 
  • hélice, 
  • mando a distancia para los timones
Jarraituko dut bidea kontatzen..

  >>Bideoa euskaraz 3,5min

 >>Bideo en castellano 3,5 min