viernes, 22 de noviembre de 2013
miércoles, 20 de noviembre de 2013
Oliotan
Pertsonaje berri batekin topatu naiz, ustekabean...!
... eta beste bat?
Zati guztiak olioztatzen ari naiz. 7 edo 8 aldiz egin behar da... Honela da modua: saio bakoitzaren hasieran egurrak lixatu behar dira lixa fin-fin batekin; gero bi aldeetatik zabaldu olioa brotxarekin, ondo zabalduta; gero utzi zurrupatzen 15 bat minutu; azkenean zapi batez pasa eta soberan dagoen olioa kendu. Hurrengo egunera arte itxoin.
Lehenengo 3 edo 4 geruzak inprimazio-olio fin batekin, asko zurrupatzeko. Gero, beste olio gogorragoarekin (Desiñol + Hight-Solid, Naturhaus) poroak ondo ixteko eta geruza sendoa sortzeko.
Lehenengo 3 edo 4 geruzak inprimazio-olio fin batekin, asko zurrupatzeko. Gero, beste olio gogorragoarekin (Desiñol + Hight-Solid, Naturhaus) poroak ondo ixteko eta geruza sendoa sortzeko.
Brotxak uretan gordetzen dira egunez egun. Zapi erabiliak ura duen bidoi batean sartu behar dira. Kanpoan, dirudienez, sutan hasi daitezke berez...
viernes, 15 de noviembre de 2013
Olioa emateko prest
Beste lemaren kutxa aurkeztu ondoren lemetan eta kutxetan zuloak egin ditut, ardatzenak, kabilenak eta sokenak.
Geroko espero dut ongi muntatuko dudala dena, torloju guztiak euren zuloetan sartuko direla...
Geroko espero dut ongi muntatuko dudala dena, torloju guztiak euren zuloetan sartuko direla...
Horrela daude torlojuak kutxen barnean, marruskadurarik ez izateko...
------------x-------------
Lemen zuloak ...
... eta zorroa
Sokena
Dena dago (hala bedi) olioz margotzeko prest
Laster bukatuko dut, arazorik sortzen ez badira behintzat!
viernes, 8 de noviembre de 2013
Lema ongi jarri dut
Oso ongi gelditu zait, errez mugitzen da. Oso pozik gelditu naiz. Ez nengoen batere ziur, gehienez milimetro bateko lasaiera behar baitzuen...
Orain beste lema prestatuko dut. Ondoren zati guztiak askatu eta olioa emango diet, poliki, 6 edo 7 egunetan... Gero, kolatu, montatu eta benetan jarriko ditut.
Ondoren, katamarana kanpoan montatuko dut,oso-osorik, sokak eta lotuneak finkatzeko.
Hori eginda, itsasora! Ea abendurako den...

Suscribirse a:
Entradas (Atom)