domingo, 24 de marzo de 2013

Maketa ere martxan dabil


Sasi maketa bat egin dut, errotarena, gertutik ikusteko...
 




 Gero eta gertutik dago..





Azken lana..


sábado, 16 de marzo de 2013

Josten ari gara

Carlosen laguntza baliatu behar izan dut luzerak josteko, astuna baita dena aurreruntz mugitzea eta zuzen mantentzea... Emaitza ez da perfektua, baina oso ondo doa!



miércoles, 13 de marzo de 2013

Moztu ditut oihalak

Moztuko ditut zatiak, hiru luzera erabiliz, politagoa geratuko delakoan..., eta belaren tripa egiteko pentsatutako mm-ak emango dizkiot. Ikusiko dugu nola geldituko den..., baina aurrera jarraitu behar da, erabaki eta ekin. Eta gero, gerokoak...



2 m-ko zati batean josketa luzea egin dut frogan. Ondo gelditzen da. Ikusiko dut nola moldatu naizen handiekin...



 Moztu ditut, azkenean
 
Josteko prest!

sábado, 9 de marzo de 2013

Oihala mozteko gertu


Bukatu ditut markoak!
Oihal-begien erresistentzia frogatu dut, hautsi arte. Indar handia egin behar da puntu batean bilduta. Eta deformazioa sortzen da... Denak batera lanean ez dut uste errez hautsiko direnik...



 





Ondoren oihala zatitu dut mozten hasteko. Soka-lerro bat jarri dut alderik alde erreferentzia izateko. Argien azpian jarrita, itzala erabili dut markatzeko!





 Poltsa egiteko kurba erabaki dut, erabat garbi jakin gabe: mokotik metro batera 12mmko aldea izango du, eta bi metrora, 10mm. Ea zer gertatzen den...