domingo, 1 de diciembre de 2013

Kolajeen bilduma - Colección de collages


 Irudi hauek sortu ditut katamaranaren eraikuntzan zehar, azken hiru urteotan. Ea zer iruditzen...

Baliorik ez duten gauzak txit sentiberak dira, eta aukera ematen bazaie istorioak, txoriak, irudipenak.. sortzen dituzte. Izakiak baitira, euren nortasunen jabeak, eta eledunak, nahiz guk, gure kalterako, balorerik ez eman... 
  ------x------
 La basura es un material delicadísimo con el que se tejen historias, pájaros, sensaciones... Los objetos que desechamos son seres en sí mismos, con su propia naturaleza, su voz, aunque para nuestra desgracia no les demos valor...



1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12


13




14





viernes, 22 de noviembre de 2013

marrazki bizidunak...


 Gaur irudi hauek sortu ditut, sortu zaizkit, ustekabean,
azken momentuan



miércoles, 20 de noviembre de 2013

Oliotan

Pertsonaje berri batekin topatu naiz, ustekabean...!
... eta beste bat?

 Zati guztiak olioztatzen ari naiz. 7 edo 8 aldiz egin behar da... Honela da modua: saio bakoitzaren hasieran egurrak lixatu behar dira lixa fin-fin batekin; gero bi aldeetatik zabaldu olioa brotxarekin, ondo zabalduta; gero utzi zurrupatzen 15 bat minutu; azkenean zapi batez pasa eta soberan dagoen olioa kendu. Hurrengo egunera arte itxoin.
Lehenengo 3 edo 4 geruzak inprimazio-olio fin batekin, asko zurrupatzeko. Gero, beste olio gogorragoarekin (Desiñol + Hight-Solid, Naturhaus) poroak ondo ixteko eta geruza sendoa sortzeko.  
Brotxak uretan gordetzen dira egunez egun. Zapi erabiliak ura duen bidoi batean sartu behar dira. Kanpoan, dirudienez, sutan hasi daitezke berez...


viernes, 15 de noviembre de 2013

Olioa emateko prest

Beste lemaren kutxa aurkeztu ondoren lemetan eta kutxetan zuloak egin ditut, ardatzenak, kabilenak eta sokenak.

Geroko espero dut ongi muntatuko dudala dena, torloju guztiak euren zuloetan sartuko direla...


 Horrela daude torlojuak kutxen barnean, marruskadurarik ez izateko...
 ------------x-------------
 Lemen zuloak ...
 ... eta zorroa




 Sokena

 Dena dago (hala bedi) olioz margotzeko prest

Laster bukatuko dut, arazorik sortzen ez badira behintzat!

viernes, 8 de noviembre de 2013

Lema ongi jarri dut

Oso ongi gelditu zait, errez mugitzen da. Oso pozik gelditu naiz. Ez nengoen batere ziur, gehienez milimetro bateko lasaiera behar baitzuen...











Orain beste lema prestatuko dut. Ondoren zati guztiak askatu eta olioa emango diet, poliki, 6 edo 7 egunetan... Gero, kolatu, montatu eta benetan jarriko ditut.
Ondoren, katamarana kanpoan montatuko dut,oso-osorik, sokak eta lotuneak finkatzeko.
Hori eginda, itsasora! Ea abendurako den...








miércoles, 23 de octubre de 2013

Lementzako piezak eta olioa

Hilabetea pasa da. Piezak eskuratu ditut eta olioak ere bai. Hasteko moduan nago, bukatzen hasteko gogoz!

 Lau kilo pasatxo eman dute
 Kokapen zehatza izan behar da, ongi mugituko bada
 
 Fermin Gratal errementariak egindako lana
-------x------
Eta olioarekin hasi naiz, materiala ezagutzen...