lunes, 28 de mayo de 2012

Altzak, bergak, ezpeletak... eta mastak okertzen...!

 Garaia omen da altza hartzeko, Maiatzako hilgoran. Orain hartutakoak (eta oraingoak bakarrik) erabiltzen zituzten bergak eta halakoak egiteko, Agotek dixit. Mikelen laguntzarekin lau hartu ditut, behar bada 6 mko bela jartzeko...?



 Hau da lodienaren diametroa, eta 4m luze

------------------x--------------------

Bestalde, egurrak lurrunetan jarri eta 2-3 ordutara atera dizkit Markosek, moldean okertzeko



 Laurak batera egin ditugu. Erdian jarri du Markosek lehenengo sarjenta.
 Izan ere, joan den eguneko frogan, askatzerakoan, mastak atzera egin zuen pixka bat, hau da, kurba guztia ez zuela hartu. Beraz, berriro sartu dugu lurrunean bestearekin batera. Lurrunean epoxia urtu egin da eta ateratzeko garaian bi zatiak banandu dira!!


Tako batzuk sartu dizkiogu erdialdean, kurba handiagoa egiteko, atzera pixka bat berriro egingo duen esperoan...

jueves, 17 de mayo de 2012

Mastak okertzen

Froga bat egin dugu egurrak hotzean okertzen, eta etorri dira! Beraz, kola (epoxi) eman diegu eta okertu egin ditugu, berotu gabe.



 Froga eginda, askatu ditut eta kola emateko urradurak egin dizkiet
 Kola epoxiren hiru osatzaileak

  Alde bakoitzari bi osatzileen nahasketa eman behar zaio. Gero, beste geruza fin bat, hirugarren osatzailea ere (hautsa) erantsita. Horrek ematen dio gorrizta kolorea

 
 Mikelen laguntza ona izan dut, eztutzen eta zuzen mantentzen...



miércoles, 9 de mayo de 2012

Hagak borobiltzen-II

Hagak lixatzeko oso tresna polita erabiltzen dute (mastak, arraunak... egiteko): Zilindro birakaria taladro bati erantsita. Horrek mugitzen du lixa, eta ezker-eskubi mugitu daiteke poliki..