domingo, 29 de abril de 2012

Zirkuloak koadratzen

Laukia borobiltzeko erabili dudan markadoreak zer pentsa eman dit, nola egina dagoen, proportzioa eta kalkulatzeko modua... Konpasarekin antzematen dut, anguluak erdibituz oktogonoaren puntak bilatu baitaitezke...

 Eta, bestaldetik, ideia hau ere bueltaka dabilkit buruan: haize-errota erabiliz, bira-mogimendua helizeari eman, zuzenki, eta ergometroarekin osatu! Ea haizearen kontra zeozer egin daitekeen!

martes, 24 de abril de 2012

Hagak borobiltzen

Hondartxora joan baino lehen, top-coat eman diet tutuei, benetazko neurriak izateko. Mugitzean oso astuna egiten zait eta maneiatzeko zaila... Ez da erosoa!




Aspaldiko partez, hodakinekin beste kolage bat egin dut!

 Hondartxon...
 
 .... Albaolako Markosen eskutik, hagak prestatzen hasi naiz.






 Bat egin dut eta ongi xamar gelditu zait.
Hurrengoak egiteko elektrikoa erabiliko dut. Alde ederra!

viernes, 20 de abril de 2012

Albaolan

Plantila prestatu dut, probatu, akazia Zubietan erosi eta Ondartxora eraman dut, Albaolakoengana. Ederra lekua, aukera bikaina!

 


 Hemen zerratuko ditugu oholak, borobildu eta okertu. Asko ikasiko dut


sábado, 14 de abril de 2012

Beste ideia: egurrak okertzeko aukera!


Albaolakoekin egon naiz eta lekua eta laguntza eskeini didate egurrak lantzeko, horrelako ekimenak babesteko zioa dutela eta. Ederki! Esan ere, esan didate egurrak okertu daitezkeela, eta nik plantila eta materiala eramanez gero, bertan egiten lagunduko didatela. Akazia gomendatu didate, eta zerrategia ere esan didate: Zubietakoa. Bide hau jarraituko dut, ikusgarria izango baita egurrak okertzen ikustea! Gainera akazia merkea da, astuna ere bai, baina uretan ongi irauten du...

Masten kurbaren perfila moldatu dut, neurriak bertatik hartuta:
 Ontziak 2'05 m izango du zabaleran, eta masten loturaren altuera kubiertatik 1'65 m-tan dago (eskuartean maneiatzeko erraz, asmoa bezala...)
(planoan zabalagoa dirudi gaurko irudian baino..., eta biak eskalan eginda daude... ¿?)


jueves, 12 de abril de 2012

Beste arotz bati

 Joseri ere eskatu diot laguntza eta egurrez egiteko esan dit, erraz oso, eta modua ere bai. Lagunduko nauela makinekin...

 Kurba zabalak egiteko ez dela laminatua behar, enbor-ohola moztu daitekela kurbarekin, eta gero borobildu... Laminatuan batez ere kolak egiten duela lana, honela, berriz, egurrak... Eta bere ustez, "zedroa" erabili behar da, arina eta sendoa delako eta ongi eutsi egiten diolako hezetasunari...
 Xafla batean kurba atera behar dut








miércoles, 4 de abril de 2012

Arotzak etorri dira

Mastak ordezteko PVC tutuak jarri ditut eta horrela aurkeztu diet Juan Cruz-i eta Luisi, aspaldiko lagunak. Oso garbi esan dute hobe dela tutu metalikoak erabiltzea, egurrezkoak baino... Egurra buzti eta lehortu horretan berehala pasmatu egiten dela, eta puztu ere, zuloetan sartzeko gaizki...

-





Ideia onak eman dizkidate masten loturarako eta hagen arteko tarteak xaflaz estaltzeko





martes, 3 de abril de 2012

Hagak sartzeko frogak-II eta egiaztatze gaiztoa

Euskarri hobeak eutsita eta, 12mm-tako barautsaren ordez, 14koa erabiliz egin ditut zuloak. Oraingo honetan 6 zulotik 1 atera da gaizki.


 Markadore ona aurkitu dut, beltzaren gainean idazteko...
 
Bi kaskoak  montatzeko lagun baten laguntza izan dut, Felixena. Eta mahaiaren azpian jarri behar izan dugu, bestela ez zen zabaleran sartzen... Markatuta utzi ditugu, bihar edo zulatzeko...


 ----------------x---------------

Aitortza----> Mugitzean garbi dago oso astuna dela (50 kg kasko bakoitzak?), eta zaila dela pertsona bakar batek montatzeko... Pasatu naiz pisuarekin, eta horrek ez du bueltarik!
 Beraz, lehenengo baldintza bertan behera gelditu da. Garbi dago arinago izan behar zela (ziur nago arinago egin daitekeela beste teknologiarekin), baina nik ez dut asmatu pisuarekin... eta pasa egin zait
Beraz, ez dut aldiro montatu eta desmontatuko, eta ez naiz maiz joango itsasora berarekin... Hori horrela da eta onartu behar da.
Hori esanda, zer?
Aurrera jarraituko dut, baina beste modu batean, beste helburu batzurekin:
  • Ikusi nahi dut nabigatzen, itsasoan nola mugitzen den
  • hagen euskarriek nola jasaten dituzten indarrak
  • gila kurboaren eragina, ea molderako egokia ote den
  • belaren lana eta lemen indarra nolakoak diren
  • eta, behar bada lehena, orain arte egindako bidea burutzeko.
Beraz, kosta ahala kosta, bukatuko eta itsasoratu nahi dut. Behin, bada ere!