jueves, 29 de marzo de 2012

Hagak sartzeko frogak

 Lehenengo froga egin dut eta bi zuloetatik bat ondo dago eta bestea ez, 3 mm-tako errorea du behean, eta ez dator bat beheko ahoarekin...



 Ez dut batere eutsi, eskuaz helduta egin dut, baina hiru aldiz, eta hiruretan gauza bera. Beraz, zerbait dago hor...
 Gehiago janda, ondo ahoratzen da.
 Euskarri sendoagoa prestatu dut eta 2 m-ko haga-ordeak egingo ditut, tutu beltza erabiliz.

 Laster arte

viernes, 23 de marzo de 2012

Hagak sartzeko pausoak

Pasadoreen koxkak kendu ditut, haga sartzeko moduan. Orain top-coat-ekin pintatuko ditut barrukaldeak, pixka bat babesteko, eta kitto: egurrezkoak egiteko moduan egongo naiz.




 ---------------------x---------------------
Hala ere, tutu beltz horietan pasadoreen zuloak egingo ditut, ea sarrera eta irteera bat datozen euskarrienekin, ez bait nago oso ziur... Hemen jarri ditut aspaldiko argazkiak, barrukoak, pasadoreen arazoa argitzeko...

   Goitik ikusita
 Behetik ikusita (zuloak honela eginak daude, baina orain aldrebes egin behar ditut...)
 
Ikusiko dugu. Laster argituko da zalantza.

viernes, 2 de marzo de 2012

Koskak kenduta...

...elkarrekin berriro jartzeko aukera izan dut, egurrezko garaian egindako argazkien hurrengoa! Hagen euskarriak eta torlojuen zuloak berdindu ditut eta txukuna gelditu da, bidaiatzeko edo gordetzeko moduan. Laster, txuria.

 
 Hasieran egindako gaizkia orain bistaratzen da! Tarte hori ixteko masa prestatu beharko dut: erretsina, katalizadorea eta zuntza-hautsa, edo talko hautsa (hala esan dit Diegok!)

Baina ondo parekatuta daude...

Hautsa soberan sortu da berriro ere! 


 Eta saihetsetan bildu da.   Zergatik?


Formak politak ditu