martes, 29 de marzo de 2011

Tapa eta plantilak

Tapa bati bigarren geruza eman diot, azpikaldetik, kaskoa bezala izateko...
eta belaren mokoa marraztu dut, mekanikona eramateko...




 krokodiloa?

 Lehenengo eta behin, behekoa buzti behar da
 zuntza jarri eta zampatu

 ... eta erretxina gainean eman


Belaren muturrarako lotura mugikorra, angelua aldatzeko




... data hori ustekagabean atera da, ea zer gertatzen den ordurako...!

Bi kolax egin ditut, bukaeran... krokodiloa bertan!!

domingo, 27 de marzo de 2011

txopetako errefortzua eta lema-euskarria

Honela dago txopa-aldea, oraingoz, ezpaitakit zeozer gehiago jarriko ote diodan... ikusiko dut, agian beste lerro bat behean, gila aldean...


Lementzat oinarrizko ideiak ez zuen jasotzeko aukera, baina ezin bestekoa iruditzen zait. Bestalde belaren eskota eta lemaren kaña traban daudela ematen du...


Euskarriaren txantiloia tailerrera eramateko, 1:1 eskalan, eta detaileak
 kaskoarekin lotura

kaña jartzeko modua, errez askatzeko modukoa, eta lemak igotzeko eta jeisteko sokak

 hiru fasetan, mugitzeko modua


viernes, 25 de marzo de 2011

mastako errefortzuak bukatutzat eman ditut

 Honela gelditu da, ez dut gehiago jarriko. Nahikoa izango delakoan aurrera jarraituko dut, bestela ez ditut sekulan itxiko.

 Mastaren errefortzuak

Haga-euskarrien errefortzuak
.................x...............
Honela pentsatu dut tapa jartzeko modua. Izan ere joan den egunean auzo batekin sortu zitzaigun ideia, ona da mahaia ez zulatzeko. Nik buruz behera itsasi nahi baitut, hartara erretxina beheruntz egingo duelako eta hobeto lotuko zaiolako egiturari... baina mahaia ez nuen zulatu nahi...

Bide batez, lemaren angelua finkatzen ari naiz..


 ...eta txopen plantillak egin ditut, lemen euskarriak jartzeko lekuak adieraziz, barrutik sendotuta utzi baititut, eta berdur naiz hurrengo geruzarekin dena tapatuta geldituko den...
 Lemaren txantiloa, altzairu erdolgaitzez enkargatzeko. Honez gero lemen euskarriak egiteko bidean jarri naiz, Pellon laguntzarekin... Pianoren forma emango diot, Monk esan zuen moduan.

Laster itxiko ditut. Barruko pintura emango diet, top-coat-a, eta kitto.

Laugarren fasean sartuko naiz!

 e la nave va...!!