sábado, 19 de febrero de 2011

Poliki nabil

Ez dut itxi nahi, nolabait luzatzen ari naiz fase hau, ausartuko ez banintz moduan... Errefortzuen kontuak ez ditut garbi ikusten, eta itxiz gero, ezin izango dut ezer aldatu... Material gehiago jarriko diot mastaren loturari, gehiago gogortuko dut kobierta-azpikoa...
Bitartean, taparen plantila, txantiloia, hasi naiz prestatzen... Manta moztu ondoren geldituko diren pusketak (500+450 kg/m2) erabiliko ditut, sendoketa egiteko.









Lemaren angelua?



Eta belarako ideia bat: katamaran zaharraren bela erabiliko dut, berri bat ez egiteko... oso garestia izango litzateke, Diegoren hitzetan. Ea haren 6 x 3 metroak 4 x 4 bihurtzen ditudan

domingo, 6 de febrero de 2011

Lema

Azken egun hauetan lemaren inguruan nabil. Diego etorri da egun batean eta gauza asko argitu dit haren inguruan: formak, kokapena, tamaina... Eskalan maketaxo bat egin dut, eta horretan nabil. Bitartean, mastaren brankaldea indartzea iruditu zait, ahul xamar ikusi dut-eta. Laster tapak jarriko ditut eta barrukoa erabat itxita geldituko da...



Luzeran 120 zm izango du, eta 30 zm zabaleran. Lodienean 24mm. Kontratxapeatuaz egingo ditut, zerroak ikusteko

Jasotzeko aukera izan behar du.

Loturak:
Jasotzeko modua: