lunes, 18 de octubre de 2010

Txiraingo erakusketa


 
 



Aurkeztutako kolajeak





















domingo, 17 de octubre de 2010

masten euskarriak-03 eta kolajeen erakusketa Txirainen

Zorroen muturrak gogor daude, inguru osoa sendotzen hasteko moduan. Orain hasiko da dantza, oraindik ezpaitut erabaki angelua... beharbada erabat bertikalak jartzea komenigarria litzateke... bi mastak izango ziren, bi bela eramateko moduan (Endikaren irudia)... Zut jarrita ere bi masten artean zubia egin daiteke, okertuagoak jarrita... Kasu honetan muga izango zen txopatik sartzeko modua: zein da sar daitekeen gehienezko okerdura? 
Frogatu dut estankeidadea eta batek ura galtzen du...


-----------x----------

 Kolajeen erakusketa prest dago. Datorren astelehenean jarriko dut Txirain Soziedadean, Antiguan. Ea zer gertatzen den...   Hemen dago argazki bilduma


Kolajeen eta katamaranaren azalpentxo bat ere egin dut




sábado, 16 de octubre de 2010

Masten euskarriak-2


Sendotu ditut gehiago masten azpiko oin-egurrak. Hiru edo lau mintza jarriko dizkiet.


 Aldi berean zorroak eta euskarriak bateratu ditut, azpikaldeak ondo gogortuz. Orain hasiko naiz ingurua sendotzen

 Azken erretxina eta brida zaharrak erabi dut modu honetan, eta ez da gaizki geratzen.. ea koloreekin..





sábado, 2 de octubre de 2010

Masten euskarriak

 Hasi naiz, dagoenekoz, masten zorroak izango diren tutuak eta oinarriak prestatzen. Azpian akaziazko egur luzetxo bat jarri dut (lau zuaker hartzen ditu) zorroaren mokoa trinkotzeko.