martes, 17 de noviembre de 2009

Nerbioak eta zurdak-3 eta... arazo bat

Beste banaketa bat pentsatu dut. Egokiagoa iruditzen zait:



Baina arazo bat azaldu zait: erretsinak kontrakzio handia du lehortzean, %10a, esaten zidan Castro jaunak, eta tira egiten dio egurrari gogortzen ari den bitartean, eta erakarri egiten du. Horretaz kaskoaren perfilean konturatu naiz, ustekabean, eta ulertu dut hark esaten zidana. Ezin izango dut denetan nerbiak jarri saihetsak apurtuko baititu. Beste bide bat bilatu behar dut.



  • Tope bat tartean jartzea proposatu zidan Manuk, eta ideia ona da, eutsiko diolakoan.

  • Auzo batek eman dit modu diferentea fase hau egiteko, zeharo desberdina, bigarren kaskoarekin: 
    • barrukiak kanpoan sendotu beharrean, lehenengo hezurdura sartu azalaren barruan, ahalik eta garbien, hau da, haga-gunerik gabe eta listoi luzea ere kenduta.
    • Hezurdura azalarekin bat egin goitik landuta, trabarik gabe, ondo eta gustora. 
    • Ondoren, hobeto jarriko ditudala hagaguneak eta nahi ditudan errefortzu guziak.
Pentsatzekoa da. Baina, edozein modutan, lehenengo kaskoaren bigarren eta hirugarren hagaguneak orain eta neraman moduan egin behar ditut, dagoenekoz itsasten hasiak dira-eta. Lio ederra.

domingo, 8 de noviembre de 2009

Nerbioak eta zurdak-2


Nerbioak jartzen hasi naiz, barruko indarrak banatzeko. Ez daukat argi horrela izan behar denik, baina probak egingo ditut, intuizio mailan, behintzat. Dakien baten laguntza beharko nuke, estimazioa egokia den edo ez den kontrastatzeko.



Bridak oso egokiak ari dira gertatzen


Zubi-hagek palanka handia egingo dute. Indar horiek hezurdura osora eraman beharko lirateke, sakabanaturik, bertan ezin baitzaie eutsi.









Modu hau da bururatu zaidan banaketarik osoena, hurrengo fasean azalaren itsasketa gehiegi oztopatu gabe, behintzat. Ondo horrela?


sábado, 7 de noviembre de 2009

Nerbioak eta zurdak

Barruko egitura sendotzeko eskema hori pentsatu dut. Izan ere, denak batera egiten baditut azkar xamar egingo ditut, bestela oso lan mantsoa da eta.



Hau da errefortzuak egiteko ideia, Ergobiako Biplastekoek emanda, duela 20 bat urte haien tailerrean Patrice piraguagileak erabiltzen zuen modua. Ona da, erreza eta sendoa. Mila esker.




Oniltxo bat egin nahi nuen eta molde bat hartuta egin egin dut, baina gero eskubikoa aurkitu dut txino-denda batean, 0'85 €tan!

 

domingo, 1 de noviembre de 2009

Lehenengo saioa hagaguneetan

Errefortzuak jartzen hasi naiz,  nola moldatzen naizen probatzen. Matxardaz helduta errez gelditzen da zuntza fina, eta brotxaz bultzatuta ongi sartzen da zirrikituetan.


Sendo nahikoa izango ote da? Norbaiti galdetu? Gogortzean ikusiko dut.