Ideia honen atzetik genbiltzan. Motorea izateko kotxeen haizetako-garbigailua edo leihoen igogailua bilatu nahi genuen eta automobilak desegiteko tailer batera jo dugu.
Desguaces Oiartzunen leihoak igotzekoa erakutsi eta opari digute!. Mila esker!!
Ideia honen atzetik genbiltzan. Motorea izateko kotxeen haizetako-garbigailua edo leihoen igogailua bilatu nahi genuen eta automobilak desegiteko tailer batera jo dugu.
Desguaces Oiartzunen leihoak igotzekoa erakutsi eta opari digute!. Mila esker!!
Biraketak ongi egiteko, hau da, gurpilak derrapatu gabe, bieletak angelu berezian lotuta egon behar dute, atzeko ardatzaren erdiari begira. Forma horri Akerman angelua deitzen zaio, asmatzailearen izenarekin, Akerman ingeniaria, hain zuzen..
Arazo bat bistaratu zaigu: amortiguadorearen angeluarengatik, gurpila gora behera mugitzen denean gehiegi zabaltzen da eta hagatxoari tira egingo dio, apurtzeko moduan... Hori birpasa egin behar dugu eta konponbidea bilatu...
Direkzio arruntaren alderuntz hasi gara mugitzen. Lau gurpiletako motoreen kontrola joystickarekin egingo dugu, orain arte bezala, baina beste 5. motore bat jarriko dugu joystickan lotuta aurreko gurpilak biratzeko.
Joystickez gidatuta ondo bideratzeko arazoak ditugu, batez ere atzeraka doanean. "Gureizarena" egiten du eta zaila da gidatzea. Direkzio arrunta aldera jotzea ari gara pentsatzen... Pena da..!
Dagoenekoz badabil! Davidek plaka amekin sortu diren arazoak konpondu ditu eta gaur jarri dugu martxan. Ongi eta fin dabil aurrera eta atzera. Gainera polita da!!
Orain eskubi-ezkerra ardatza programatuko dugu eta joysticka jarriko dugu martxan. Eta froga belarretan egingo dugu, ea nola biratzen duen, erdiko motorraren laguntzarekin edo gabe...
Gero dena desmuntatu, txasisa ongi pintatu eta kable eta plakak kutxa estankoetan berriro muntatuko ditugu, benetako itxura hartzen joateko...
Badoa!!
Azken egun hauetan margotu dudan bodegoia auzoko fruta dendan jartzeko baimena eman dit dendariak. Eskerrik asko!
Internetean plaka hauen planoak aurkitu ditugu. Garatzaileren batek pausoz pauso joan da eta bide guztiak, osatzaile guztiak eta lotura guztiak aztertu eta marraztu ditu. Txapo!!
Arrankearen aldeko transistore batek ez du seinale onik ematen. Hori izan daiteke... Beste plaka batean begiratuta, ongi dagoen bat atera dugu eta "trasplantea" egin diogu.
Baina ez du funtzionatu.. Bost plaka ditugu eta bat bakarra dabil ongi. Oso ezegonkorrak dira eta ez dira batere fidagarriak, birziklatuak behintzat...Amore eman dugu eta sistemaz aldatzeko erabaki dugu. Bizikleta eta patineteen kontroladore aldera joko dugu. Internetean begiratu ditugu eta baten bat badago atzerakako martxarekin eta frenoarekin. Modu honetan motor bakoitzak bere kontroladorea behar du...
Bat erosiko dugu eta frogatu, ea nola dabilen. Horren arabera aurrera jarraituko dugu.. Hau da muntaketaren eskema nagusia, serboa oraindik hor dagoela...
Plaka bakar bat dugu martxan, beste bi ere baditugu baina ez daude ongi eta ez dakigu zergaitikan den.. Plaka horien mikroprozesadoreek ez dute programa berria jasotzen, hondatuta egon daitezkeelako.
Daukaguna ibili badabil!
David mikroak kentzen eta berriak jartzen jardun da, ea plakaren bat errekuperatzen dugun...
Gezurra dirudi baina mikroprozesadoreak oso merkeak dira
Gurpil horzdunak jarri eta frogatu dugu
Internetetik jaitsi dugun modeloa ez dabil ongi, goma elastikoek pieza mugikorrak desbideratu egiten baitituzte, marruskadura pixka bat sorten da eta kirtenak ez du bertikalera bakarrik itzultzen...
Beste modelo bat hartu dugu eta ongi dabil. Errodamendu axiala darama erdian eta horrek asko laguntzen dio..