martes, 15 de julio de 2025

Martxan!!

 Dagoenekoz badabil! Davidek plaka amekin sortu diren arazoak konpondu ditu eta gaur jarri dugu martxan. Ongi eta fin dabil aurrera eta atzera. Gainera polita da!!

 

Elektronikarekin arazo luzeak izan ditugu, ia bertan behera uzteko moduan izan gara. Plakak ez zeuden ongi eta batetik edo bestetik fallo egiten zuten, bateriak ere bere buruhausteak eman dizkigu, kontroladore berriak erosi ditugu baina ez zuten balio ... Denbora luze pasa dugu fase honetan!


 

Orain eskubi-ezkerra ardatza programatuko dugu eta joysticka jarriko dugu martxan. Eta froga belarretan egingo dugu, ea nola biratzen duen, erdiko motorraren laguntzarekin edo gabe... 

Gero dena desmuntatu, txasisa ongi pintatu eta kable eta plakak kutxa estankoetan berriro muntatuko ditugu, benetako itxura hartzen joateko...   

Badoa!!

 

 

 

viernes, 7 de marzo de 2025

Bodegoia

 Azken egun hauetan margotu dudan bodegoia auzoko fruta dendan jartzeko baimena eman dit dendariak. Eskerrik asko!



 

martes, 25 de febrero de 2025

Plakaren planoak

Internetean plaka hauen planoak aurkitu ditugu. Garatzaileren batek pausoz pauso joan da eta bide guztiak, osatzaile guztiak eta lotura guztiak aztertu  eta marraztu ditu. Txapo!!

Arrankearen aldeko transistore batek ez du seinale onik ematen. Hori izan daiteke... Beste plaka batean begiratuta, ongi dagoen bat atera dugu eta "trasplantea" egin diogu.



Baina ez du funtzionatu.. Bost plaka ditugu eta bat bakarra dabil ongi. Oso ezegonkorrak dira eta ez dira batere fidagarriak, birziklatuak behintzat...Amore eman dugu eta sistemaz aldatzeko erabaki dugu. Bizikleta eta patineteen kontroladore aldera joko dugu. Internetean begiratu ditugu eta baten bat badago atzerakako martxarekin eta frenoarekin. Modu honetan motor bakoitzak bere kontroladorea behar du...

Bat erosiko dugu eta frogatu, ea nola dabilen. Horren arabera aurrera jarraituko dugu..