viernes, 15 de marzo de 2024

jueves, 14 de marzo de 2024

Egurrezko gurpilak

Egun hauetan makinaz moztu ditugu xaflak, bi disko gurpil bakoitzarentzat, 10mmtako urki-laminatuan. Ertzean pixka bat jan egin diogu llantak duen angelua lortzeko


Lixatu ondoren kolatu eta presiopean utzi ditugu. D-3 bereizgarria duen kola zuria erabili dugu, hezetasunaren kontra berezia baita..
Bestalde bigarren plaka eskuratu du Eduk baina zoritxarrez frogan ez du funtzionatu... Bi erresistentziak erreta zituen, baina hori mikroskopian ikusten da... Zaila da holako plakak eskuratzea, itsu-itsuan erosi behar baitira..!


Laster martxako frogatan hasiko gara, bi motorekin besterik ez bada... Ea nola mugitzen den...