jueves, 22 de febrero de 2024

Gurpilak

 Egun hauetan nahikoa aurreratu dugu, gorabeherekin, noski...

Alde batetik bi motorrak eta joysticka berriro jarri ditugu martxan, plaka bakarra dugunez.. Baina atzerakako martxa eta frenoa programa berean ezin ditugu lortu, oraingoz... Ea bigarren plaka lortzen dugun


Beste aldetik, 3Dn egindako gurpila lehertu da, ez baitio eutsi dirudienez kameraren presioari...



... eta llanta metalikoa erabiltzea erabaki dugu, lehen lehenbailehen frogatan hasteko.



Horretarako barruko egitura egurrez egingo dugu, fresadoran.. Davidek marrazkia ordenadorean egiten lagundu digu!

 

Saio ederra erakutsi diguna!



Beste aldetik txasisari buelta bat eman diogu, soldadurak berriz egiaztatzen
eta motelgailuen alboetan zorroak eta azkoin askagaitzak jartzen, ez mugitzeko..