Aspaldi honetan geldirik, berriro jarri gara martxan, poliki...
Ardatzaren piezak etorri dira eta hasi gara txasisa muntatzen, 20ko tutu laukia erabiliz.
Motorrak eusteko txasisaren tutu berbera erabiliko dugu, barrutik 16 mm baititu, ardatzak bezala. Motorraren ardatzak lautada txiki bat du (b) jatorrizko euskarrian kokatzeko (a), txabetaren papera eginez. Guk beste modu honetan finkatuko ditugu, ongi eutsiko direlakoan, eta egiteko erraza iruditu zaigulako.
Lautadatxoaren luzeraren neurriko tutu zati batzuk moztu ditugu (c). Tutu zatien gainean 6mmko xafla txikiak soldatu ditugu (e), bertan zuloak egin, erroska egin eta torlojuz lotuko ditugu motorren ardatzak tutuaren kontra alde laua erabiliz (d). Gero blokeak soldatuko dizkiogu txasisari (e)
Hau da motorraren ardatza tutuan sartuta, neurri neurrian.
Tutu zatiak eta xaflak soldatuta. Bihar zuloak eta erroskak
Eta betiko galdera: non kokatu grabitate zentroa..? Ikusiko dugu nola dabilen lurrean...