jueves, 30 de marzo de 2023

Ibilalditxoa

Gaur eman diogu lehenengo buelta, atzean bi gurpil txoro jarrita. Ba dabil. Arazoak ditu, batzuetan motorren bat kontaktu gabe gelditzen da, baina poliki bideratuko dugu.. Txasisekin pentsatzeko garaia ari da gerturatzen..!

 

 

 
 
 
 
 
 
 
 

martes, 28 de marzo de 2023

Ibili dira!

 Gaur lortu dugu. Kontroladore berriak jarrita arazoak eman ditu. Kableren bat, pinen bat gaizki soldatuta ote dagoen.., orain ba dabil, orain ez...Azkenean, itxuraz motor bat gaizki omen dago, ez dabil ondo, eta behar bada motor horrek erre egin zituen kontroladoreak aurreko saioan... Beste motor bikotea jarri dugu ( lau motor ditugu zaborretik hartuta, muxu truk...!) eta programan egokitzeko ukitu batzuk egin ondoren, ibili da. Bi ordu eta erdi ondoren. 

Bihar lurrean jarriko dugu, ea nola mugitzen den, ibili nahi badu..



martes, 14 de marzo de 2023

Ezker-eskubia-paf



 Gaur Davidek antolatu du arduinorako beste programa bat, ezkerreko eta eskubiko motoreei indarra emateko joystickaren mugimenduaren arabera. Baina frogan hasi eta bertan kontroladore bat erre egin da eta bestea ere erre egin du... Pena bat izan da, ondo bait zihoan.. Kontroladore berriak erosi behar..!

Frogak egiteko bi gurpil motordunak aurrean jarriko ditugu eta gurpil zoro bat atzean.