viernes, 22 de diciembre de 2023

Berriro lanean

 

Denbora luzea pasata proiektuari ekin diogu berriro azken asteetan. Bitartean, kontroladoreak eskuratzen izan ditugu arazoak, frenoa eta atzerakako martxa ez baitute, orokorrean, eta nahiz eta karakteristiketan horrela azaldu, gero ez dakarte eta bueltatu behar izan ditugu behin eta berriro... Azkenean beste ideia batekin saiatu gara: plaka-base batzuk jakeatu daitezke (Internetean dagoen proiektu ireki bat jarraituz, Davidek daki nola...) eta mikroprozesadoreak barruan daraman programa kendu eta beste bat sartu, guk nahi ditugun gaitasunak izateko. 

Ondo joan da instalazioa baina froga egiteko unean kondentsadore bat lehertu da eta plaka apurtu da... Beste plaka bat bilatu behar... Eduk ekarriko du bere hoverboard zahar bat eta haren plakarekin egingo dugu, egokia bada...  

Hau da konkretuki jakeatu daitekeen mikroprozesadorearen kodea

Eta hau internetean dagoen plaken eskaintza, baina ezin da jakin kode egokia duten ala ez...

Bitartean 18"tako gurpil modukoak egin ditugu, amortiguazioaren lana aurreratzeko

Malgukia Poligono 27ko Txofre burdindegian erosi dugu, neurriak eta itxura onak zituen eta. Mundu handia da hori eta zaila da nahi duzuna zehaztea eta aurkitzea ...

Tabakalerako medialab-tailerrean, Roccoren laguntzarekin ari gara mekanika garatzen...




Hauxe da emaitza, Carlosek egin duen planoa jarraituz...
 
Trapezioen puntetan azkoinak eta hagaxka hariztatuak erabili ditugu, errazagoa zaigulakoan. Gero ikusiko dugu ideia ona den ala ez..., ziur aski errodamenduak erabili beharko ditugu...


Honela gelditzen da motelgailuaren muntaketa.
 
 Bigarrena ez dugu bukatu, baina itxura ona du..
 
Lan hipotesia da kurbatan, bolanterik gabe, ezker-eskuineko gurpilen indarren edo abiaduren aldeak diferentzialaren lana egingo duela eta bira egingo duela erdiko ardatzetik, kurba jarraitzeko. Ikusiko dugu derrapatzen ote duen edota artaziarena egingo ote duen...
 Gabonak pasata jarraituko dugu.

miércoles, 15 de noviembre de 2023

Amortiguazioa

 Egun hauetan malgukien inguruan ari gara pentsatzen. Carlosek bidali dituen marrazkiak oso ondo daude.

 Hemen irudi birtuala errealaren gainean

Eskuratu ditugun amortiguadore batzuk oso gogorrak dira, bizikletakoak, eta guk zeozer bigunago behar dugu, azken finean kotxeak 40 bat kilo pisatuko du gehi beste 20 edo 25 mutikoarenak...


jueves, 6 de julio de 2023

Txasisa lurrean ibili da

 Gaur motorren lotura egin dugu eta lurrean frogatu dugu. 85 kg-ari eutsi egin dio!

 Carlosek zorroak zulatu eta hariak prestatu ditu. Euskarriak eta torlojuek oso ongi lotzen dute motorraren ardatza.


Txasisari soldatu dizkiogu (ez gara oso finak😅) eta...
 
...ariketa batzuk egin eta koipetu ondoren...

...lurrera

 

Orain elektronikarekin hasiko gara, kontroladoreak iristen direnean, eta gurpilen diseinuarekin..

miércoles, 5 de julio de 2023

Beste pauso bat

 Aspaldi honetan geldirik, berriro jarri gara martxan, poliki... 

Ardatzaren piezak etorri dira eta hasi gara txasisa muntatzen, 20ko tutu laukia erabiliz.




Motorrak eusteko txasisaren tutu berbera erabiliko dugu, barrutik 16 mm baititu, ardatzak bezala. Motorraren ardatzak lautada txiki bat du (b) jatorrizko euskarrian kokatzeko (a), txabetaren papera eginez. Guk beste modu honetan finkatuko ditugu, ongi eutsiko direlakoan, eta egiteko erraza iruditu zaigulako.

Lautadatxoaren luzeraren neurriko tutu zati batzuk moztu ditugu (c). Tutu zatien gainean 6mmko xafla txikiak soldatu ditugu (e), bertan zuloak egin, erroska egin eta torlojuz lotuko ditugu motorren ardatzak tutuaren kontra alde laua erabiliz (d). Gero blokeak soldatuko dizkiogu txasisari (e)
Hau da motorraren ardatza tutuan sartuta, neurri neurrian.
Tutu zatiak eta xaflak soldatuta. Bihar zuloak eta erroskak
 
Eta betiko galdera: non kokatu grabitate zentroa..? Ikusiko dugu nola dabilen lurrean...

jueves, 18 de mayo de 2023

Poliki goaz

 Txasiaren irudia eta tamaina antolatu dugu. Erdiko ardatzaren inguruan ari gara lanean orain.

 

 

 

 

 Errodamendu batekin indar arazoak izango genituelakoan, bi jartzea erabaki dugu.

 

 

 

Roccok piezak marraztu ditu eta 6mmtako xafla batean moztu ditu, laserrez, mugimendua frogatzeko.

 

 


 

 Ongi dabil


 

Ongi dago. Hau da altzairuz egiteko eskatuko dugun pieza sorta.

------------x----------- 

Bitartean kontroladore berriak jaso ditugu, baina xehetasunetan jartzen zuen kontran, ez dute atzerakako martxa eta ez dute balio eta bueltatu behar ditugu...



 Azalpena txineraz ...

 

... baina Google jaunak badu itzultzaile automatikoa, irudi batetik..!

 

 

Hala ere ezin dugu ezer egin oraingoz elektronika aldetik. Jarraituko dugu txasisarekin..