jueves, 7 de febrero de 2019

2019-02-01eko froga

Ostiralean Carlosek eta biok beste froga bat egin genuen Txingudin. Haize ona emana zegoen eta aukera baliatu genuen. Lemaren serboarekin arazoak izan genituen hasi eta berehala, eta ibilkeraz ezin dugu ezer garbirik ondorioztatu. Ematen du haize biziaren kontra ozta ozta mantentzen dela, edota atzeraka egiten duela, deriban, haize gutxi egiten duenean. Bi momentutan ibili da trabesean, metro batzuk (gpsan behe eskubira egiten duten marra txikiak...), eta kitto. Serboarena konponduko dugu eta polea txikiagoren bat egingo dugu, helizearen erreboluzioak handitzeko, ea eraginik duen...