martes, 18 de septiembre de 2018

2018-09-17ko saioa

Beste froga bat egin dugu, Agustinek eta biok, haize pixka bat egin behar zuelakoan... Tarte batean izan da eguerdi aldean, ez oso fuertea, baina bai errotorea mugitzeko moduan...

Helizearekin izan ditugu arazoak, ustekabean askatu delako... Eta gero engraneekin, kata igotzerakoan bulboa pantalanaren kontra jo du, mugitu, transmisioa askatu eta ezin izan dugulako berriro ongi montatu...
Hala ere ibili den artean ez da iritsi trabesean ibiltzera, deriba handia baitu. Pentsatu behar dugu nola handitu indarra, edo erreboluzioak.., auskalo! Ezkor xamar bueltatu gara..



Aztertuko dugu zer gertatu den eta nola konpondu, datozen egunetan Tabakalerako Hirikilabs-ean

miércoles, 5 de septiembre de 2018

Imanekin errodamendua

Egun hauetan haizea mugitzen den artean ideia bati egin diogu gustura: errotore berriarentzako boladun errodamenduak erabili ordez imanekin saiatuko gara antolatzen, lebitazioz. Horrela marruskadurarik ez luke izango...!
Carlosek irudi ederrak sortu ditu freecad-ean eta 144 neodimiozko iman txikiak (10mm luze x 8mm ⌀) eskatu ditugu. Ikusiko dugu nola moldatzen garen 3D inpresoratik atera ondoren..
Hauek dira marrazkiak: