jueves, 24 de mayo de 2018

Flotazio froga Urumean

Gaur egin dugu flotazio froga, Urumea Ibaian, Martutene aldean.
(Bideoa behean-Video al final) 

Lehenengoan 5 kg jarri dugu ardatza joango den lekuan, hau da, pisua eramango duen puntuaren gainean.  

Aurrerago eta  atzerago jarri dugu, flotazio marra nola jartzen zen ikusteko.

Erakartzean ikusi dugu ez duela errez biratzen. Angelu handiaz tiraka ere berak zuzen zuzen jarraitzen du aurrera. Lemarekin arazoak izango ditugula antzematen dugu.







 Gero, 8 kilo jarri diogu zuloan bertan (goiko errotak eta gainontzeko piezak horrenbeste egingo dutelako), eta azkenean, 32'5 markan finkatuko dugula erabaki dugu.




Honela jarriko dugu, branka pixka bat altxata

Ederki! Egun ona izan da! Pauso ederra eman dugu.

Video filmado por Joshua y montado por Carlos. Eskerrik asko!!

sábado, 19 de mayo de 2018

Plastikoak itsasoan seriea

Ideia honen atzetik nabil, itsasoan metatzen ari den plastiko zoparen inguruan. Ea zer lortzen dudan


miércoles, 16 de mayo de 2018

Pisuaren frogarako prest

Egun hauetan bi kaskoak lotzeko piezak egin ditugu soldaduraz, eta instalatu ditugu.





 Errailen gainean jarriko dugu pisua, 10 bat kilo, errotaren ardatza doan lekuan, hain zuzen, aurrera eta atzera eramanda, non den lekurik egokiena zehazteko.. Gero, hor finkatuko dugu estruktura.
 Baina uretara eraman baino lehen margotu egin beharko genuke, eta marra batzuk ipini zenbat sartzen den ikusteko, Davidek esaten duen moduan..

 Laster egingo dugu flotazio saioa.

lunes, 7 de mayo de 2018

viernes, 4 de mayo de 2018

Flotadoreak

Aurreko froga egin ondoren kaskoak berritzeari ekin diogu, flotabilitate eta egonkortasun gehiago izateko. Surf taula zahar batekin egingo dugu saio azkar bat, ea bolumen aldetik nahikoa den. Hau da ideia nagusia, fotomontaje batean.

Eta hau da prozesua. Aurrekoaren egitura mantendu dugu, errez egiteagatik.   Brankek oztopo pixka bat egingo dute, formarengatik, baina onartzen dugu, lana aurrezten digulako..


Errotorearen pisua non kokatu behar den ikusteko saio bat egingo dugu Urumea ibaian. Errotorearen oinarria errailen gainean jarri nahi dugu, aurrerago eta atzerago mugitzeko, eta gainean ur botilak jarrita (10 kg), nola ondoratzen den ikusiko da.



,




Hau da bi kaskoak bat egiteko erabiliko ditugun piezaren irudia 3Dn. Metalikoak izango dira, soldaduraz egingo ditugu..