Egindako frogari buelta batzuk emanda, argi dugu nondik jarraitu: flotazioa eta indarra hobetu behar dugu: Flotagarritasuna handitzeko eslora luzatuko diogu, eranskin baten bidez, eta beste froga bat egingo dugu laster, ahal den haizetsuena.
Froga ikusi ondoren pentsatuko dugu potentzia nola handitu. Emaitzak ikusita errotarekin sartuko gara. Hala ere, Carlosek egin duen beste helize bat ere eramango dugu, paso handiagokoa, biak frogatzeko.
Azteztu genituen ideiak:
Helizea. Helize berriak erresistentzia gehiago egingo du eta errota motelduko du, baina errotazio indarra handituko da. Haize handiekin ur gehiago mugituko duelakoan gaude...
Flotadoreak: Bolumen gehiago izateko aukerak baloratzen ari ginen.
Flotadoreak izateko ur hodiak erabili daitezke!
Bi hodiena ongi zegoen, eta erreza.
Palak: Errotak aztertzean, multipala bertikala onetsi genuen, zutoin baten gainean, orain dagoen kanpoko tramankulua kentzeko.
Hipotesi moduan: Palei makurtzeko aukera emanez --bueltan datozenean-- erresistentzia gutxituko litzateke?
Plan B moduan Darreius modukoa erabiliko genuke, baina beste abiaduretan mugituko ginateke..
RC-3000w: 4m diam eta 750kg
RC-5000w: 4m diam eta 780kg
Ideia hau ere interesgarria da, zurtoina eta pala makurgarriak, erreserban..
----x----
(Tabakalera)
Datorren egunean moztuko dugu.