sábado, 1 de diciembre de 2018

farola eolikoak

Lagun batek egin duen errotarekin ideia hau proposatzen dugu:
  • Faroletan jarri, elektrizitatea sortzeko. 
  • Farola batzuen artean sortutako indarra puntu batean bildu, bizikleta elektrikoak (eta beste tresnak...) birkargatzeko moduan. 
  • Farolek zutoina eta lurrazpiko hodien sistema eskaintzen dute, euskarria eta sortutako elektrizitatea garraiatzeko azpiegitura..

Antxonek egindako errota, oso arina





sábado, 24 de noviembre de 2018

Haizerik ez..!

Iragarpenek ez dute asmatu. Eguna polita zetorren, baina...
 haizerik gabe
gure eolikatak
ezin du ibili... 








Carlosek editatu duen saioaren bideo txiki bat


Ea hurrengoan..!

miércoles, 21 de noviembre de 2018

Arrantzalea


 Haize errotatxoa ari naiz prestatzen "whirligig" modukoa, tarteka, Izeirekin jolasteko..









viernes, 9 de noviembre de 2018

Aurrera goaz


Prest dugu dena.
Laster uretara!
 
Honez gero, helizea eta engranajeak berritu ditu Carlosek, azkoina sartuta. Filigranak!! Eta polea txikiagoa egin du, hortzekin. Polea honek hiru buelta emango ditu errotaren bakoitzarekiko. Eta helizeari paso gehiago eman diogunez, ur gehiago mugitzeko. Gainera, errotari ere hiru pala jarri dizkiogu, haizea hobeto hartuko duelakoan.


Hiru palak montatzen.. urrezko zenbakiaz
 Polea horzduna ere egin du Carlosek, zegoenari itsatsita jartzeko
Horrela galera pixkat irabaziko dugu
 
 
Mekanikaren fenomenoa!!
-----------x----------
 Beste proiektoak ere gustura ari dira garatzen Hirikilabs-en, Tabakaleran




-----------x---------
Hau da prototipo berria: Eolikata 2.1

jueves, 4 de octubre de 2018

Hurrengo pausoak

Buelta batzuk emanda, hau da ikusi dugun bidea:
  • Helizea berritu, ardatzaren loturan azkoin bat sartuko diogu, eta pausoa pixka bat zabaldu, ur gehiago mugi dezan.
  • Hiru pala jarri errotan, bien ordez
  • Polea txikiagoa egin, oraingo 2/1etik, 2/0.5ra pasa, horrela errotorearen buelta bakoitzeko helizeak 4 emango ditu. Lehen2 ematen zituen eta.
 
 Aurrera goaz, poliki, baina bagoaz!



martes, 18 de septiembre de 2018

2018-09-17ko saioa

Beste froga bat egin dugu, Agustinek eta biok, haize pixka bat egin behar zuelakoan... Tarte batean izan da eguerdi aldean, ez oso fuertea, baina bai errotorea mugitzeko moduan...

Helizearekin izan ditugu arazoak, ustekabean askatu delako... Eta gero engraneekin, kata igotzerakoan bulboa pantalanaren kontra jo du, mugitu, transmisioa askatu eta ezin izan dugulako berriro ongi montatu...
Hala ere ibili den artean ez da iritsi trabesean ibiltzera, deriba handia baitu. Pentsatu behar dugu nola handitu indarra, edo erreboluzioak.., auskalo! Ezkor xamar bueltatu gara..



Aztertuko dugu zer gertatu den eta nola konpondu, datozen egunetan Tabakalerako Hirikilabs-ean

miércoles, 5 de septiembre de 2018

Imanekin errodamendua

Egun hauetan haizea mugitzen den artean ideia bati egin diogu gustura: errotore berriarentzako boladun errodamenduak erabili ordez imanekin saiatuko gara antolatzen, lebitazioz. Horrela marruskadurarik ez luke izango...!
Carlosek irudi ederrak sortu ditu freecad-ean eta 144 neodimiozko iman txikiak (10mm luze x 8mm ⌀) eskatu ditugu. Ikusiko dugu nola moldatzen garen 3D inpresoratik atera ondoren..
Hauek dira marrazkiak:



viernes, 8 de junio de 2018

Frogarako prest

Egitura aukeratutako lekuan finkatu ondoren muntatzeari ekin diogu berrio.


 Lema luzeak egin ditugu, altxatzeko moduan, bada ez bada ere..

Eta serboa ipini.




 Aurreko saioan apurtu ziren pieza batzuk berritu ditugu,
 



... engranea ahalik eta finen utzi..
 


... eta ia ia prest dago. Lasta jartzea falta zaigu ( 2 edo 3 kilo berun gilan itsatsita) eta elektronika, aurrekoan hondatu bazitzaigun. Oporretara joan baino lehen frogatu nahi genuke.