jueves, 17 de julio de 2014

Lehenengo singladuraren bideoa


Lagun batek, Pilarrek,  bideo hau egin digu. Mila esker!!

Ikusiko duzuenez, arazo batzuk arindu behar ditut belarekin eta lemekin:
  • belaren bi herenekin ibili beharko da gehienetan, hori baita -hala ematen du- modurik egokiena
  • ez du ongi ematen brankatik buelta, haize txikia zela kontutan izanda
  • lemak jaso eta jeitsi behar dira, pasadorerik gabe
  • deribarena/lerrapenarena aztertu behar da
  • eskoten kokapenaka hobetu behar da


Bizi berriak
badu nondik hobetu.
Bidea darrai

domingo, 13 de julio de 2014

Gaur izan da. Oso ondo joan da!


Bai, ondo joan da. Katazuri ibili da. Tallerretik Txingudiraino joan eta etorri gara arazorik gabe. Itsasoan gauza asko gelditu dira bistan hobetzeko: aparejoan, belan bertan... baina lehenengo asmoa egina
dago: badabil.  Hemendik aurrera  aukera izango dugu bere ibilkera ikasteko eta arazoak bideratzeko...
Argazki gehienak* Jose Ignazio Mallainak egin ditu. Mila esker!






*




*
*
 
*

*
 *
 *
 *




*

*
*
 *
  *

*

Oso ongi! Lehenengo saioa ondo joan da. Gauza asko hobetu behar da, bela aldetik batez ere, baina ibili ibili da!


sábado, 12 de julio de 2014

Bihar!


Eguraldia ona dator, bare xamar, hasierako frogak lasai egiteko. Igandean egingo dugu, eguerdia baino lehen. Ea egia den...
 Txingudiko badian izango da, portuaren ondoko hondartza txikian.
 Dena prest dago, zain. Dena gertatu daiteke. Denbora amaitu da.

domingo, 6 de julio de 2014

Gaur ez da izan...

Astearen erdialdean bertan behera utzi genuen saioa, eguraldi txarra zetorrelako! Ea datorrenean...