sábado, 11 de enero de 2014

Kanpoan montatu dugu!

Ongi izan da muntaketa. Oso. Itxurosoa da. Egun ederra...

 Bukatutzat eman dezaket bidea, gauza txikiak besterik ez baitira falta.... Laster itsasoan ikusiko dugu.
 ................x.............

Honela izan da muntaketa, Antxonen laguntzari esker.
 





 
 Belaren belarria ateratzeko ziriak sartu behar ditut, eta ez dut hori kontutan izan bela egitean. Ideia hau bizilagun batek eman dit gaur bertan: soka ipini puntaz punta eta hari lotu...!



Oso pozik nago honaino iristearekin.

  
Gaur ikusitakoa:
Arazoak daude muntatzeko lurra laua ez denean.
Hirugarren eskota ezinbestekoa da mokoa finkatzeko?
Bela puntetan soka jarri, belaren belarriari eusteko
Belaren euskarrian txirrika jarri behar da?
Bela hagari lotzeko soka txikiak probatu. (zulo bakoitzean bat, rizoen antzera)

sábado, 4 de enero de 2014

Lemak ongi sartu dira!


 Baselinari esker oso errez eta ongi sartu dira, leun mugitzen dira, lasaierarik gabe. 



 7 kilo eman du batek pisuan, kañarik gabe


 Egina dago,
bukatu ditut lanak,
 heldu naiz hona.
 .....






  Ikusiko dut
haize-olatuetan
nola dabilen

 

...
Lemen kañak prestatuko ditut, orain

jueves, 2 de enero de 2014

Erakusketa Kursal Kafean / Exposición en el Kafé Kursal

Ramon Mª Lili 2, Donostia- 2014ko Urtarrilan / Enero
Martxan dago, gaur goizean jarri dut. Txukun gelditu da, argi biziak, itzal luzeak..
"gezia joan da
 kristala hautsi nahian,
 ez dakit nora..."

>> Collageen bilduma * Colección expuesta
 





Katamaran baten eraikuntzaren harian sortutako hondakinak erabiliz collage-bilduma bat aurkeztu dut. Hondakinekin kezkatuta nago, nola ez sortu batez ere, eta nola berrerabili ahalik eta modu egokienean… Untzia egin dudan artean ideia hori izan dut erdian, eta collage teknikak, egunaren bukaeran sobratzen zen erretxinaz, bide oparoak eskaini dizkit.
Formak atsegin zaizkit, eta koloreak, eta dauden lekuaren arabera objektuei ematen dizkiegun esanahiak, edota besteekiko duten harremanengatik sortzen diren antzekotasunak, kontrasteak, elkarrizketak elkarren artean.
Espazioak ere gustukoak ditut, ezerezetik sortutako lekuetan zerbait gertatzen denean, lehen ez zen zerbait polita bertaratzen denean.
Gauzak bilatzea, mahai gainean pusketak mugitzea, haiekin jolastea ere, asko gustatzen zait… Pentsatzeko modu bat da, espero ez dena topatzeko aukeraren aurrean irekita egoteko modua, errealitatearen eta iradokizunaren arteko bidezidorretan jolastea...
----------------x----------------
Presento una colección de collages que han ido surgiendo a la estela de la construcción de un catamarán. Me interesan los residuos. En primer lugar, cómo no generarlos. Después, cómo reutilizarlos  de la mejor manera posible… He ido haciendo el barco con esa idea y el collage, con la resina sobrante de cada día, se ha prestado a ello generosamente.
Me gustan las formas, los colores, los significantes que damos automáticamente a los objetos en función de su posición, de las relaciones con los otros, las semejanzas, los contrastes que se crean…, los diálogos entre ellos...
Me gustan los espacios, lugares creados de la nada en los que pasa algo, en los que existe algo bello que antes no era…
Me gusta también buscar piezas, moverlas, jugar con ellas…, es una forma de pensar, de estar abierto a encontrar formas a medio camino entre la realidad y lo imaginado, entre lo visto y lo sugerido, entre lo que se añade y lo que se quita… Provocar la sorpresa y dejarse sorprender cuando sucede...

>> Collageen bilduma / Colección expuesta






miércoles, 1 de enero de 2014

Lemaren kutxa bat montatu dut

Ongi izan da muntaketa, errez sartu dira piezak, eta gogor estutu ere..










Ongi gelditu da. Sendo eta txukun. Bestea ere berdin espero dut.
Baselinaz sartuko diet lema, azala ukituz oraindik itsatsi egiten baita. Olioa ez omen da ongi gogortu (hotzarengatik...) eta itsaskor xamar gelditu da. Baselinarekin egin dut froga eta ez du olioa kentzen. Mugitzen lagunduko dio
 ..................*...............

Erakusketarako koadroak prest daude. Bihar da