Azken bolada honetan pinturari eman diot denbora eta baita Donostiako Tabakaleran, Medialab-eko lantalde batean gartzen ari garen Izeicar izeneko kotxetxo elektriko bati ere.
Muturretako errefortzuak ari naiz josten, oraindikan erabat finkatu gabe bela nola lotuko dudan bergari eta ezpeletari. Ez dut garbi ikusten txikote bakar batez nola lotu daitekeen... Baina zorroaren bidez ez zait gustatzen...
Honela bilduta egin dut lana makinan, bestela oso zaila da mugitzeko...