lunes, 29 de octubre de 2012

Azken txanpa... eta 8

Urriak-29 >> Iluntzean montatu dugu tailerretik kanpo, Patxiren laguntzarekin. Argazkiak ez dira onak, baina... Prest dago itsasoratzeko!
 
 Oso handia da eta oso astuna. Ez da errez mugitzen... Ikusiko dugu uretan... Izutu naiz, pixka bat.
---------x--------
Urriak 30 >> Albaolako Markosekin hitz egin dut itsasoratzeko moduaz. Arratsaldeko itsasgora beharko genuke, 15 bat egun barru izango dena, Azaroaren 14, 15, 16ean...... Egun batean eraman eta montatu. Beste batean, ibili. Hirugarrenean jaso eta ekarri. Badoa!!
---------x---------
Urriak-31 >> Barruan montatu dut berriro, eta Diego etorri zait laguntza ematera. Ideiak oso onak ditu: burdak, eskotak, drizak... dena ondo tinkatuta egon behar duela, zanbuluari aurre egiteko... Eta ez erabiltzeko kankamoak burdak lotzeko, hagaren muturrak baizik!
 
 
 Zintxa ona jarri du bi begien artean. Askoz hobeto lotzen da, sendoa dirudi...
Eta bela fin gorri bat (argigorri? zapigorri?) ekarri dit, frogarako, oso polita, neurri-neurrian... Mila esker!

miércoles, 24 de octubre de 2012

azken txanpa 7

 Esmaltea eman diot, eta berriro harrotzen da zenbait lekutan... Lixatu dut pixka bat eta kitto, horrela joango da. Ezin dut orain hobetu...


Bihar saiatu naiz kalera ateratzen eta muntaketa orokorra egiten, ea dena ongi dagoen... Gero, Albaolakoekin hitz egingo dut, proba antolatzeko...

sábado, 20 de octubre de 2012

azken txanpa 6

Gerturatzen ari da... Hagei ere olioa eman diet eta montatzeko behar diren pieza guztiak eskuratu ditut. Esmaltearen azken geruza falta da, eta eguraldi ona, frogarako.
 
 ---------------x----------------
Asmoa dut Pasaiko badian ibili pixkat, Albaolatik itsasoratua. Lagun batek eramango nau bere txaluparekin atoian lasai-lasai, eta ikusiko dugu nola ibiltzen den, nola mugitzen den pisua leku batean eta bestean jarrita, zenbat sartzen den uretan, "drift"-a antzeman... Horren arabera, itsasora aterako gara, hagak eta euskarriak olatuetan frogatzeko, ea apurtzen den... Laster!


sábado, 6 de octubre de 2012

belaren mokoa, frogarako

Froga egunean, belaren berga eta ezpeleta eramatea ona litzatekeela iruditu zait, tamainak, lotuneak eta itxura ikusteko. Mokoa prestatzen hasi naiz, nylon xafla batez.

 Oso zaila izan zait moztea, xerrak bero handia sortzen duelako eta bertan urtu eta berritsasten delako...
 Zerrotez bukatu dut hala nola...



Frogarako, kañaberen barruan sartuta jarriko dut, mehea. Gero, beharbada, altzairuz egingo dut, mastenaren tankeran, altzazko hagak jartzeko.




5 mko kañaberak dira, luzeegiak, behar bada, baina frogarako ondo izango dira, itxura eta belaren kokapena antzemateko aukera emango dit...

jueves, 4 de octubre de 2012

Azken txanpa 5

Xaflak prestatzen ari naiz. Babesteko, linaza-olioa, aguarrasa eta argizari pixkat dena nahasita eman diet. Lotzeko zuloak egin behar dizkiet...
 

Sokaz lotzeko zulo irakiak egin ditut. Horrela erreza izango zait jartzeko eta askatzeko...