domingo, 23 de septiembre de 2012

Azken txanpa 4

Txopako tapak jarrita daude.




 Eta prest daude esmatearen azken geruza emateko
 
 ----------x-----------
Egun hauetan ere Patxiren laguntzaz borobildu dugu xaflak erraz lotzeko modua







Ideia on bat badian: trimodua

Piragua batean hiru indar aukeran: oso polita!




lunes, 17 de septiembre de 2012

Azken txanpa 3

Josek xaflak ekarri dizkit eta oso ondo daude! 25mm x 14 cm. Mila esker. Laster ospatuko dugu! 


Kaskoak lixatzen ari naiz. Laster  emango diet esmaltea. Ondoren, xaflak borobildu pixkat, olioa eman, tapak jarri eta uretara! (Murfik sudurra berriro  sartu nahi ez badu, behintzat ...)

viernes, 14 de septiembre de 2012

Azken txanpa 2

Masten lotura osatu dut, eta kankamoak sodatuta daude. Errementari ona Joselu Aramendi.






Azken txanpa

Berriro bueltatu naiz tailerrera eta hasi naiz lanean, lehen bait lehen bukatzeko eta itsasoko froga egiteko, udazkenean, ahal badut...
Hiru hagen artean egur xaflak jarri nahi nituen arku moduan, gainean egoteko, baina oso malguak dira eta gaizki atera zait froga...






15 mmtako kontratapatua erosi dut, lodiagoa izanik zurrunagoa izango zelakoan, baina hori ere malguegia da...
 Gehiegi ondoratzen naiz, ez du batere konfidantzarik ematen...
Lagun arotz batek, Josek, goian eta behean 5mmtako kontratxapatua  jartzea gomendatu dit. Horrela lodiagoa izango da (25mm), kolak ere lagunduko du eta 15 mmtakoa ez dut galduko... Kaso egin diot. Berak ere eraman ditu kolatzera, prentsa duen beste aroztegian... Mila esker!!

Beste arazotxo bat esmaltearekin. Bigarren eskuak lehenengoa harrotu egiten du zenbait lekutan...