viernes, 20 de julio de 2012

Zeroiaren azala

Kaskoen azala ez da laua, baina bai fina..., eta oso txuria, txuriegia behar bada... Ikusiko dugu nola dabilen mobidik bikote honek...




  -----------x---------- 

Zulotxoen inguruan nabil bueltaka: inprimazioaz estaliko ditudan, talkoz egindako masilla batez, zer arraio ote diren...



 Multzo honen diametro nagusia 5cmkoa da, ggb., eta zulotxoen diametroa 0'5-1mm.

Lixatzean esmaltea galdu egiten da eta berriro eman egin beharko diot pixka bat, bigarren eskua eman baino lehen...

jueves, 19 de julio de 2012

Zulotxoak


Oso txukun gelditu dira, txuriak, distiratsuak... Asko nabaritzen zaizkie koxkak eta beguneak..., leun-leunak dira (hau da, ez dut uste ibilera asko motelduko dutenik), baina ez da oso polita bistarako... Hala ere, hori da nik lortu dudan bukaera, zein zen prozesua eta teknoligia kontutan hartuta...




 
Zulotxo batzuk azaldu dira, ez dakit nola...
 
Zulotxoak kola honekin estali ditut, tantaka.. Ez dira erabat desagertu!! Burbuiltxoa azaldu da berriro... Behar bada, masillarekin probatuko dut..




 Oso bitxia da. Ez dakit nola sortu diren, noiz (inprimazioa eman diodanean ezpaitut ikusi...) eta zergatik...

  Lixatu ondoren honela gelditzen dira, itxita daudela ematen du...

 Hortik kanpo bada mundua eta bizitza...

martes, 17 de julio de 2012

Esmaltea

 Oso txuria eta lodia da, dena estaltzen du, zulotxo txikiak izan ezik... Espero dut bigarren geruzarekin ondo itxita geldituko dela...


Justu xamar iritsi zait kilo bat (800gr + 200gr) osoari emateko..., baina iritsi da

Pinturarekin hasi naiz

Pintura emateko kaskoak nola jarri behar nituen pentsatzen ibili naiz egun hauetan. Azkenean honela egokia iruditu zait...

Altuera ona du eta alde batera eta bestera mugitzeko aukera...

 Hauek dira produktuak: inprimazioa eta poliuretanozko esmaltea, alifatikoa.
Oso pintura arina da inprimazioa, disolbatzaile asko emanda... (%30-%50)


 Izpi berdea arrapatu dut?
Pittin bat aurreratu naiz, bete betean arrapatzeko...

miércoles, 11 de julio de 2012

zuloak egiten II

Zulotxoak txirbilaz bete zaizkit,  hagen zuloak bertan egin ditudanean. Dentistarena egin behar izan dut...



 Bukatu dut fase hori. Oso nekatsua izan da, hagak sartzen eta ateratzen ibili naizelako. Zulo batzuk dezente zabaldu behar izan ditut, torlojua sartzeko. Errazagoa izango ahal da muntaketa zoru lauean...!
 
 
 ------------x------------
Esmaltatzeko prestatuko naiz: poliuretano, alifatikoa... txuria
 
 

martes, 10 de julio de 2012

Zuloak egiten

Hasia naiz dagoenekoz hagak zulatzen, bertan jarrita, Diegok esaten zuen moduan. Azkenean ausartu naiz! Lehenengo hagako 4 torlojutik 3 ondo sartu dira. Bigarrenean 4tik 2, eta hor nago, gaur jarraitzeko moduan.

 Bestalde, masten lotura ia prest dago.
 Behe barnekaldean zeozer gehiago jan daiteke, hortaz bergarentzako leku erosoagoa izango litzateke... Arotzari galdetuko diot, piezak ez ote diren gehiegi ahulduko


jueves, 5 de julio de 2012

Belarriari koxk



 Koxka txiki honekin nahikoa izan da girgilua ixteko, baina luzeagoa egin diot, belaren mosketoia erraz sartzeko...


martes, 3 de julio de 2012

masten lotura


Muturrak, "belarriak" arotzaren esanetan, jarri diet mastei, ...





 Arazo bat sortu zait: ezin izan dut girgila itxi, oso gutxirengatik kabilak ezpaitu haria hartzen, mm pare bat edo. Jan egin beharko diet pixka bat belarriei?