lunes, 31 de diciembre de 2012

Belaren inguruan

Froga ondoren, egun batzuk pasa ondoren, hasi naiz poliki belarekin. "A la mar madera" eta "la taberna del puerto" foroetan ideia onak eman dizkidate. Oihala aurkitu dut "malla de rafia plastificada" izenarekin Inverboima sl-an, Valentzian. Formaz eta zatien josturaz ari naiz bueltaka, ea nola egingo dudan...

 Ereduak..

 Zirriborroak
 
 
 Azken lana

miércoles, 14 de noviembre de 2012

Froga oso ondo atera zaigu

Oso ondo ibili da, fina eta orekatua. Polikiago aztertu behar da saioa, baina oso gustora nago-gaude!
Argazki sorta hau Jose Ignacio Mallainarena da. Mila esker!!

 
 
 
 


 Eta hemen irteerako bideo txiki bat (5 min)



Bela moduko bat ere jarri dugu lehorrean, atera baino lehen, ikusteko nola gelditzen zen. Horrek zer pentsa luzeago emango dit, arraro xamar ikusten baitut: mastetatik aurrera bela gutxi dago, orokorrean txikia, euskarri arina...







 Bueltan, lasai. Oso ondo. Mila esker lagun guztiei.

martes, 13 de noviembre de 2012

Ondartxora eraman dugu

Gaur garraioa eta muntaketa izan da. Ondo joan da dena.









Uztailatik hona asko aurreratu dute. Asko eta ondo.
 Lan ederra egiten dute hemen...!

"Katatxuria" prest dago biharko!

lunes, 12 de noviembre de 2012

Prest dago!

Bihar, gauzak okertzen ez badira, Ondartxora eramango dugu, Albaolakoengana. Eta etzi, uretara!
Edo etzidamu, itsasoa handia dago eta...

jueves, 1 de noviembre de 2012

lunes, 29 de octubre de 2012

Azken txanpa... eta 8

Urriak-29 >> Iluntzean montatu dugu tailerretik kanpo, Patxiren laguntzarekin. Argazkiak ez dira onak, baina... Prest dago itsasoratzeko!
 
 Oso handia da eta oso astuna. Ez da errez mugitzen... Ikusiko dugu uretan... Izutu naiz, pixka bat.
---------x--------
Urriak 30 >> Albaolako Markosekin hitz egin dut itsasoratzeko moduaz. Arratsaldeko itsasgora beharko genuke, 15 bat egun barru izango dena, Azaroaren 14, 15, 16ean...... Egun batean eraman eta montatu. Beste batean, ibili. Hirugarrenean jaso eta ekarri. Badoa!!
---------x---------
Urriak-31 >> Barruan montatu dut berriro, eta Diego etorri zait laguntza ematera. Ideiak oso onak ditu: burdak, eskotak, drizak... dena ondo tinkatuta egon behar duela, zanbuluari aurre egiteko... Eta ez erabiltzeko kankamoak burdak lotzeko, hagaren muturrak baizik!
 
 
 Zintxa ona jarri du bi begien artean. Askoz hobeto lotzen da, sendoa dirudi...
Eta bela fin gorri bat (argigorri? zapigorri?) ekarri dit, frogarako, oso polita, neurri-neurrian... Mila esker!