jueves, 30 de junio de 2011

Tapak itsatsita

   Bi kaskoen tapak itsatsita daude. Hiru geruzezko zintak (200gr/m2-koak) jarri ditut luzera osoan eta ongi gelditu da. Agian beste bat jarriko diot, laugarrena, tapari ere beste bat jartzen badiot... Izan ere, gainean egoteko beste pixkat beharko luke... Orain 1100gr/m2ko lodiera du tapak...


 Zenbait lekutan tarteak handiak ziren, baina ongi (neretzat) gelditu dira..
 





 Bigarren kaskoko branka oso itsusia dago. Saiatu behar naiz txukuntzen...
  

Bi kaskoak eginda. Orain euskarrien zuloak bete eta lijarako prest!



Honela gelditzen dira, zati txikiaz beterik...  Hala ere, koskak Prime-Coat-ak tapatuko dituela espero dut


domingo, 12 de junio de 2011

Bi tapak jarrita!!

Ongi kolatu dira, dirudienez, bi tapak. 
                     
Orain ertzak borobildu behar ditut eta itxi. Zalantzak ditut kaskoei beste geruzaren bat jarriko diedan ala ez, honela nahikoa izango ote den (gogorra eta iragazgaitza) edo pisu gehiegi hartuko ote dituzten...  Azken honen aldera nago gaur egun, ahalik eta arinen alde, batez ere sendotasunaren muga ez baita azalean egongo, hagen euskarrietan baizik..., eta hori, dagoenekoz, finkatuta dago... Gainera espero dut prime-coat-ekin eta pinturarekin poroak itxiko direla...









Ondoren, lotura hauek bukatu behar ditut
 Hauts handia sortzen da, kontuz ibili behar da!



jueves, 2 de junio de 2011

Tapa bat jarrita

 Lehenego kaskoari tapa itsasi nion atzo eta gaur joan naiz begiratzera. Oso ondo dago, ondo lotuta.. Orain bigarrenari egingo diot.






Buelta emateko kalera atera behar izan dut, eta luzera ikusteko aukera ere, urrutitik. Tamaina polita du, agian meheegia hartzen ari den pisurako...? Ikusiko dugu ...