martes, 24 de mayo de 2011

tapak jartzeko modua

 Buruz behera jarri dut kasko bat, tapa sokaz helduta, bao bakoitzean... Honela itsatsiko dut tapa, erretxina behera eror dadin, taparuntz alegia, eta mahaia zulatu behar izan gabe...
 


 Oso altu jarri dut, ahal nuen gehiena, azpian lana egiteko moduan...
  Loturak hagen euskarrietatik pasa ditut, tapa libre egoteko...
 Honela izango da prozesua: erditik brankarutz, 3 edo 4 bao erretxnaz kolatu, tapa itsatsi, sokaz lotu eta hurrengo multzoarekin jarraitu. Gero gogortzen utziko dut eta hurrengo egunean beste erdia egingo dut...

Soka tenkatzeko modua, matxarden malgukiez...
  Honela zeroia edo kaxalotea ematen du!! Zuriz margotzeko pintura erosi nuen, beraz, Melvillek irriparra egingo zuen...
 
 Hitz hori polita da, auzo batek esanda: anisotropia. Hagak eta mastak egiteko erabiliko dut teknika hori. Egur xafla finak kolatuz lodiera egokia biltzen da eta gero borobildu daiteke. Hartara zuntz desberdinek multzo sendoa sortzen dute..., enbor bakarrak baina dezente gehiago...

martes, 17 de mayo de 2011

Tapak jartzen hasi naiz

Bai, egia da, tapak jartzen hasi naiz... ba zen garaia!
Nere asmoa da buruz behera itsastea, jarriko dudan erretxina tapan pilatu dadin... Horretarako baotan sokak lotuko ditut eta matxardaz tenkatuko ditut
 Zerrotez moztu dut taparen bizarra, baina rotaflexa ere erabili dut...

viernes, 13 de mayo de 2011

top coat eta ixak jarrita

Honez gero barruko pintura emanda dago. Oso lodia da top-coat delakoa, ahi edo krema txuri sendoa dirudi. Azetonaz arindu dut pixka bat. Den-dena estaltzen du eta zuntzaren artean sartzen da, azala berdinduz. Zenbait porotik bestaldera pasa da! Zulo handitxoak ez ditu betetzen...




Ixak ere erretxinaz eta zuntzaz lotuta daude, ixkinetan. Nahiko izango delakoan nago. Laster tapak jarriko ditut. Ba da garaia!!