domingo, 17 de abril de 2011
Tapak jartzeko prest-bis
Bukatu ditut azken errefortzuak eta detaileak. Orain Top-coat eman behar diot barrualdeetan, ixak finkatu eta kitto, tapa jarri. Horretarako ere pentsatu dut, gutxi gora behera, egiteko modua: lehenengo soka guztiak lotuko ditut eta gero, erditik aurrera askatuta, banan banan, jarri. Errezagoa da egiteko esateko baino.
Erretxina neurtzeko ontzia zimurtu da erabat azken egun hauetan. Ez dakit zer gertatu zaion eta zergatik... bi urte eta gero, ia-ia...
sábado, 9 de abril de 2011
Tapak jartzeko prest
Prest daude tapak! Bi argazki hauen artean 50 egun pasa dira. Oso azkar ez nabil!
burbuilak edo babatxoak gelditu dira, aurrekoan bezala, baina... ezin dut hobetu...
Zuloak egiteko barauts-fresa erabili dut.
xafla oso malgua da, nik espero nuena baina askoz gehiago
lotzeko sistema berretsita, honela egingo dut
laister itxiko ditut
domingo, 3 de abril de 2011
Txopako tapak babesteko
Zuloak itxiko duten tapak hariztatuak direla eta, beldur naiz hagak sartzean eta ateratzean ez ote diren berehala kaltetuko. Egurrezko babes txiki bat jarri diet.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)