lunes, 26 de julio de 2010

Oporretara noa


Etena egingo dut, hiru astetakoa edo. Ondo etorriko zait, nekatuta baitnago. Oso astuna ari zait bihurtzen fase hau, poliki aurreratzen dut eta mila aldiz gogoratu dut Juan Carlosek esan zidana, erosogoa izango zela moldea ateratzea, hasieran lan gehiago, baina gero trabarik gabe aise aurreratuko nuela barruko lanean... Tira, batzutan gauzak geo ikusten dira...

Honez gero hagen euskarrien barruko nerbioen sendoketa bukatu dut. Ikasi dut bi brotxakin lanean, eta errez egiten dira paretatxoak ..

Auzokide batek, Jose Ignaziok, ixaren modua gomendatzen dit branka aldeko bihurdurak ekiditzeko, zotzez! Modu erreza eta sendoa, zirkuluak baina gehiago. Eta bideratu dit kaskoaren pisua neurtzeko modua, 14 kg hartzen duen erromatar balantza batez!

lunes, 5 de julio de 2010

Beste modu bat

Honela hobeto egongo dela, Carlosen iritzian... Sendoagoa ematen du. Baina pasadoreak hartu behar ditu. Horretarako xaflak zulatu beharko ditut...




domingo, 4 de julio de 2010

indar banaketarako modua?

Honela izan daiteke. Bi brotxekin batera egingo dut lana, gaur bururatu zait eta uste dut oso lagungarria izango zaidala tarteko xaflak egiteko (gorriz margotuak).
 

sábado, 3 de julio de 2010

Barruko geruza bukatu dut

Orain errefortzuak jarri behar ditut. Lehenengo hagatxo luzea moztuko dut, gero euskarriak sendotuko ditut eta azkenik, goikaldekoa nola egin erabakiko dut. Oraindik 6 edo 8 saio geratzen zaizkit, masten kontuarekin sartu baino lehen.





.........................