sábado, 22 de mayo de 2010

Bigarren kaskoari txanda

Bukatu dut haga-euskarrien sendoketa lehenengo kaskoan. Orain besteari egingo diot. Ia bi hilabete pasa dut horretan eta espero dut bigarrenarekin azkarrago egitea, bestela uztelduko zait erretxina..
Atzo, Carlosen laguntzaz, aldatu genituen kaskoak

Hala ere, oraindik, goikaldeko sendoketa falta zait, baina lan hori lurrean egingo dut, zintzilik oso goian gelditzen baitzait..





Bigarrenarekin bukatu ondoren, masten oinarriekin sartuko naiz... ea noiz bukatzen dudan!

viernes, 7 de mayo de 2010

tendoiak erreforzatzen ari naiz

Batzutan iruditzen zait gorputz bat egiten ari naizela, hezurrak, zurdak, azal-larruak... orain kartilagoak, poliki... oso poliki aurreratzen dut.

Mastarentzat oinarria prestatu dut. 4 zuakerren gainean egur bat, akazia, hezetasuna ongi eramatez gain oso trinkoa baita.



 -------------O-------------

Erabilitako bridak bitxiak dira, formak dauzkate eta hizkiak ematen dute... edo marrak...



domingo, 2 de mayo de 2010

Hagen euskarrien sendoketa

Indar banatzaileak prestatu ditut (bi saio) eta zai daude zuntza eta erretxina hartzeko. Ea beste saio batean egiten dudan...


 Eraztun-lerro hauen bidez espero dut indar bertikalak kaskora transmititzea



Nahikoa izango delakoan nago, kontutan hartuta ontzia estali ondoren kanpotik jarriko dizkiodan geruzek egingo duten itxi-indarra.

Hurrengo pausoa izan daiteke mastaren oinarria jartzea ala beste kaskoari lehenengoari egin diodana egitea  (barruko geruza eta euskarrien errefortzuak). Ez dakit nondik joko dudan... berdin du, bihak egin behar dira-eta.

Asko luzatzen ari naiz fase honetan, poliki nabil, ezpaitakik nondik nora jo... dena pentsatzen dut behin eta berriro, eta garbi ikusi arte ez dut ekiten... Gustora nago lanean, moduak asmatzen, kolajeak egiten, bukatzeko prisarik gabe..., baina ez dut gehiegi luzatu behar, denbora asko bideratzen baitiot...