domingo, 21 de febrero de 2010

Airean dago lehenengo kaskoa

Jarrita dago, zintzilik, dagoenekoz. Ongi mugitzen da eta lana erraztuko dit. Ea zenbat denbora behar dudan barrukoa egiteko. Azkar eta errez, usoak egiten omen du egan...


Gila finkatuta dagoenez, erdiko hagatxoa kenduta sarbidea zabalagoa izango dut


gilaren kurbadura


  Ez dakit zenbat pisatzen duen eta zenbat kilo hartuko duen... dexente iruditzen zait... 100 kilotik gora errez pasako naiz bikaskoen artean. Beraz kotxearen gainean eramateko larri xamar... Baina sendotasuna bilatuko dut arintasuna baino, ez dadila apurtu lehenengo saioan, behintzat...


sábado, 20 de febrero de 2010

3-a-1) Gila finkatu dut

Barruko lana airean -kurpiletan- hasi baino lehen ondo estutu dut azala egurren kontra (kurpil-ganbara zahar baten zerrendaz) eta gilari bi geruza eman dizkiot, barrutik, erabat finkatzeko. Horrekin espero dut behekaldea trinkotuko dela eta bizkarrean doan hagatxo luzea kendu ahal izango dudala, eskuak eta besoak errezago sartzeko. Bihar, aukera badut, zintzilikatuko dut.

Honela jarri ditut bi geruzak


Ez da lana egiteko jarrera egokia izan, bi ordu makurtuta eta erretxinaren gainean egoteagatik... Hobe airean!

Erretxinaren soberakinaz beste "hondartza" bat egin dut saioaren bukaeran. Honez gero 9 dira.

jueves, 18 de febrero de 2010

Bigarren fasea bukatu dut

Egun hauetan bigarren kaskoari hagen euskarriak indartu eta pasadoreak jarri dizkiot. Ondoren, Carlosen laguntzaz, brankako zuloak gogortu ditugu eta egurrezko "hezurdurak" (egurdurak?) "beiratxinazko" (beira-zuntza + poliester-erretxina...) azalen barruan sartu ditugu. Orain, hemendik aurrera, barruko lana hasiko da, hirugarren fasea:
              a) barnealdeei geruza eman, eta behar bada tutu beltzez bete saihets tarteak...
              b) masten oinarriak eta euskarriak jarri
              c) indar-lerroak ipini, kaskoan zehar indarrak ongi banatzeko
              d) txopako tapak jarri eta itxi (bilatu behar ditut...)
              e) kaskoen bizkarrak edo kubiertak egin eta kaskoak itxi
Bada lana!! Ea Aste Santurako bukatzen dudan fase hori ...

 Pasadoreak

A4 altzairu herdoilgaitzezko hagatxo hariztatuak

Azkoinak, zorroak eta torloju begidunak
Brankako zuloa

Azala prestatzen hezur-egurdura hartzeko

... eta barruan dira betiko!

domingo, 7 de febrero de 2010

Bigarren kaskoari txanda

Lehenengoa, nolabait, bukatutzat eman dezaket, fase honetan behintzat: hagen euskarriak eta pasadoreak jarrita daude. Orain bigarrenari egingo diot gauza bera.
 
 


Zalantzan daukat brankaren tarteak aparrez betetzea ala ez. Beteta sendoagoak izango lirateke, baina  pitzatuz gero ura sartuko balitz, ez lirateke lehortuko...
 Bi kaskoak elkarrekin jarrita, bata bestearen gainean, gilaren forma ongi xamar ikusten da...
 

Bigarren kaskoa mahaian jarri dudanean, argi izpi batek barrukia piztu du eta efektu polita egin du...