Internetean plaka hauen planoak aurkitu ditugu. Garatzaileren batek pausoz pauso joan da eta bide guztiak, osatzaile guztiak eta lotura guztiak aztertu eta marraztu ditu. Txapo!!
Arrankearen aldeko transistore batek ez du seinale onik ematen. Hori izan daiteke... Beste plaka batean begiratuta, ongi dagoen bat atera dugu eta "trasplantea" egin diogu.
Baina ez du funtzionatu.. Bost plaka ditugu eta bat bakarra dabil ongi. Oso ezegonkorrak dira eta ez dira batere fidagarriak, birziklatuak behintzat...Amore eman dugu eta sistemaz aldatzeko erabaki dugu. Bizikleta eta patineteen kontroladore aldera joko dugu. Internetean begiratu ditugu eta baten bat badago atzerakako martxarekin eta frenoarekin. Modu honetan motor bakoitzak bere kontroladorea behar du...
Bat erosiko dugu eta frogatu, ea nola dabilen. Horren arabera aurrera jarraituko dugu..
No hay comentarios:
Publicar un comentario