miércoles, 4 de febrero de 2026

Direkziorako motorea

 Ideia honen atzetik genbiltzan. Motorea izateko kotxeen haizetako-garbigailua edo leihoen igogailua bilatuko nahi genuen eta automobilak desegiteko tailer batera jo dugu.  

 Desguaces Oiartzunen leihoak igotzekoa opari digute!. Mila esker!!


Elektronika osoa kendu diogu eta esker-eskubi sinplea utzi dugu. Indar handia du eta 4 anperio erabiltzen du martxan, baina oztopatuz gero 10 anperioraino igotzen da...
Honela erabiliko dugu, behar bada...








 

martes, 13 de enero de 2026

Akerman-en geometria

Biraketak ongi egiteko, hau da, gurpilak derrapatu gabe, angelu berezian lotuta egon behar dute, atzeko ardatzaren erdiari begira. Horri Akerman angelua deitzen zaio, asmatzailearen izenarekin, Akerman ingeniaria, hain zuzen..


Arazo bat bistaratu zaigu: amortiguadorearen angeluarengatik, gurpila gora behera mugitzen denean gehiegi zabaltzen da eta hagatxoari tira egingo dio, apurtzeko moduan... Hori birpasa egin behar dugu eta konponbidea bilatu...